Astelehenean abiatuko da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako 2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/22 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Musika Eskolan izena eman nahi duten ikasle berriek ekainaren 16tik 20ra izango dute matrikula egiteko aukera.

Tolosa, 2025eko maiatzaren 22a

Astelehenean abiatuko da 2025-2026 ikasturtean Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan izena emateko epea. Bi txandatan egingo da izen-ematea: lehenengo ikasten jarraitu behar duten gaur egungo ikasleen txanda izango da; ondoren, ikasle berrientzat zabalduko da.

  • Gaur egungo ikasleak:

Ez dute berriro matrikula egin beharko, Inika plataforma digitalaren bidez jasoko dute galdetegi bat matrikula berresteko.

  • Maiatzaren 26tik ekainaren 10era ikasle guztiek, instrumentua aukeratu behar dutenak izan ezik.
  • Ekainaren 2tik 4ra instrumentua aukeratu behar dutenek.
  • Musika Eskolan lehenengoz matrikulatuko diren ikasle berriak:
    Musika Eskolako Idazkaritzan edo erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute matrikula orria. Egoitza elektronikoan edo Musika Eskolako Idazkaritzan eskuratu ahal izango da izena emateko orria.
    • Ekainaren 16tik 20ra.
      • Presentzialki: Astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30 bitarte; astelehen eta asteartean, arratsaldez ere bai: 17:00-19:00.
    • Irailaren 1etik aurrera, kasu bereziak (4. zikloa) eta hutsik dauden plazak betetzeko matrikulak, etorri ahala.

Musika Eskolak ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:

  • 1. zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • 7 urtetik aurrera: musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. 3. eta 4. zikloak: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 44 66  (luz. 710 -711) telefonora deitu, edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA