Bederatzi egunetan 39 emanaldi eskainiko ditu Titirijai Jaialdiak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/11/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Azaroaren 23tik abenduaren 1era ospatuko da Titirijai, Tolosako 42. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. 
  • 18 konpainien 20 lan ezberdin ikusteko aukera izango da. 

Titirijai, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 42. edizioa abiatuko da hurrengo asteburuan. Bederatzi egunez, 39 emanaldi eskainiko dira; hain zuzen, 18 konpainiak parte hartuko dute, eta 20 lan ezberdin ikusteko aukera izango da. Diziplina anitzeko emanaldiak dira, adin guztietako herritarrei zuzendutakoak:  eskuko txotxongiloak, harizkoak, berreskuratutako materialekin egindakoak, giza neurriko gorputz txotxongiloak...

Besteak beste, horien artean dira euskarazko bi antzezlan: Ximurrak, eta Titeres Etcetera konpainia andaluziarrak eskainiko duen Peio eta otsoa. Leire Amonarriz tolosarraren El lagarto baila konpainiak ere Izadi ikuskizuna eskainiko du abenduaren 1ean, igandea, Leidorren. 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da, elkarrizketarik gabea.

Topic Zentroko aretoetan, Leidor antzokian eta kalean izango dira emanaldiak. Gipuzkoako 8 herritan, berriz, beste 16 emanaldi eskainiko dira.

Ikuskizun guztietarako sarrerak Cittolosa.com/titirijai webgunean eta Topic-eko lehiatilan daude salgai. 

Tailerrak, erakusketak, liburu aurkezpenak, urteurren eta sariak...

Ikuskizunez besteko ekitaldi ugari ere izango dira egunotan. Jaialdiari hasiera emateko, azaroaren 23an, Aviama 2024ko Nazioarteko Saria jasoko du Topic-ek, txotxongilo-antzerki esparrua berritzeko egindako lanagatik. Segindan, Murtziako Onirica mecanica konpainiaren Verne ikuskizunaren aurre-estreinaldia izango da. Konpainiak astebeteko egonaldi teknikoa egingo du datorren astean Topic-en. Datorren asteburuan, Zaches konpainia italiarrak ikastaro bat eskainiko du, Unima Euskal Herriarekin elkarlanean, irudi antzerkiaren berrikuntzari buruz. Herritarrentzako tailerrak ere izango dira: azaroaren 24an (18:00) eta 29an (17:00) kaleko txotxongiloen tailer bana eskainiko dira Euskal Herria plazan.

Hilaren 26an, asteartea, hiru liburu aurkeztuko dituzte Topic-en: Malen Amenabar eta Miren Amurizaren Titiritari, eta Paco Paricioren beste bi, Los secretos del titiritero eta La extraordinaria vida de Polichinela.

Ostegunean, azaroak 28, Topic museoaren 15. urteurrena ospatuko da, 17:00etan aurrera. Hasierako proiektuaren sortzaileei, beraien esperientzia eta ikuspuntua partekatzeko.

Hilaren 29an, ostirala, omenaldia egingo dio Topic-ek, 50 urte bete dituen L'Estaquirot Teatre konpainiari. Gainera, museoan konpainian honen inguruko erakusketa dago ikusgai, martxoaren 9ra bitarte. Hilaren 29an, doako bisita gidatua egingo dute konpainiako kideek, 17:00etan.

Beste bi erakusketa ikusteko aukera ere izango da. Batetik, aurten zendu den Txetxo Gaztañaga diseinatzailearen omenezko kartel erakusketa ikusi ahal izango da Topic-eko sarreran. Bi hamarkada baino gehiagoko lotura estua izan zuen jaialdiarekin: besteak beste, Txantxo pertsonaiaren sortzaile izan zen. Bestetik, aurten ere Tolosako saltokien erakusleihoak txotxongiloekin apainduko dira.

Egitaraua deskargatu

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA