Bi aldaketa eszena programazioan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Urtarrilaren 23rako aurreikusita zegoen ‘Querida Agatha Christie’ antzezlana bertan behera geratu da, Udalarekin lotura ez duten arrazoiengatik.

  • Otsailaren 21ean, Iñaki Alberdi akordeoi jolearen Uran-Zu emanaldia izango da Topicen, Eduardo Mocoroa Musika Eskolak antolatuta.
     

Jon Plazaolaren ‘AA Aita’ bakarrizketak abiatuko du, bihar, 2026ko negu-udaberriko Eszena egitaraua. 27 emanaldi izango dira guztira. Hala ere, duela hilabete iragarritako egitarautik zenbait aldaketa izan dira.

  • Zuzenketa: Urtarrilaren 16ko Mikel Azpirozen ‘Bake pieza’ kontzertua Topic-en izango da, 20:00etan. Sarrerak salgai: https://topic.eus/eu/entradas/ 

  • Bertan behera: Urtarrilaren 23rako aurreikusita zegoen ‘Querida Agatha Christie’ antzezlana bertan behera utzi du emanaldia antolatu duen ekoiztetxeak, arazo teknikoak medio. Sarrerak erosi zituztenei dirua itzuliko zaie; lehiatilan erosi zutenek, bertara joan beharko dute.

  • Emanaldi berria: Otsailaren 21ean, 19:00etan, Iñaki Alberdi akordeoi joleak ‘Uran-Zu’ izeneko kontzertua eskainiko du Topic-en, Eduardo Mocoroa Musika Eskolak antolatuta. Haatik dantza konpainiako dantzariek lagunduta izango da oholtzan.
     

Iñaki Alberdiren emanaldiari buruz

Euskal musikari begirada poliedrikoa egiten dion ikuskizuna da ‘Uran-Zu’, akordeoiaren doinu tradizional eta berriak, dantzarekin uztartzen dituena. Izan ere, Haatik Dantza Konpainiako Leire Romero eta Aiert Beiobide dantzariak izango ditu lagun Alberdik. Errepertorioaren dualitatea nabarmentzen da: tradizioa eta garaikidetasuna, sustraiak eta irekiera. Gorputzak zubi bilakatzen dira mundu horien artean. Euskal abesti ezagunak entzuteko aukera izango da, tartean ere bai inauterietako piezak. Emanaldia doakoa izango da, gonbidapenarekin. Horiek TOPICen bertan jaso ahal izango dira. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA