Datorren asteazkenean abiatuko du ikasturtea Topaguneak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Asteazkenetik igandera bitarte, arratsaldez egongo da zabalik. 

  • Irailerako bi jarduera antolatu ditu.
     

Udako oporren ostean, Tolosako Gazte Topagunean irailaren 17an, asteazkenarekin, irekiko ditu berriro ateak. Zerbitzua doakoa da, eta LH6. mailatik aurrerako —hau da, 2014. urtean jaiotakoak— gazteei zuzendua dago. 

Asteazkenetik igandera bitarte, arratsaldez egongo da zabalik, Antonio Maria Labaien Kultur Etxeko lehen solairuan. Asteazkenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita; larunbat eta igandetan, aldiz, 16:30etik 20:30era. 

Irailean zehar, bi jarduera antolatu ditu Topaguneak. Irailaren 18 eta 19an, Beldurraren Etxea antolatzeko bilerak egingo dituzte, iazko esperientziatik abiatuta. Irailaren 24, 25 eta 26an, berriz, sukaldaritza tailerrak egingo dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA