Eduardo Mocoroa Musika Eskolako hiru ikasle, Arrasateko XXXVII. Akordeoi Jaialdian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Maddi Errazquinek urrezko domina jaso du hastapeneko hirugarren mailan; Izar Garciak eta Bidatz Elolak, berriz, zilarrezkoa lortu dute bigarren mailan.
     

Pasa den asteburuan XXXVII. Akordeoi Jaialdia ospatu da Arrasaten. Azken urteetan egin bezala, Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako akordeoi ikasleek parte hartu dute, Koldo Tarragona irakasleak gidatuta. 

Hiru gaztetxok parte hartu dute. Maddi Errazquinek urrezko domina jaso du hastapeneko hirugarren mailan; Izar Garciak eta Bidatz Elolak, berriz, zilarrezkoa lortu dute bigarren mailan. 

Halako esperientziak erronka bat dira ikasleentzat, akordeoiaren inguruan gehiago ikasi eta publikoaren aurrean aritzen ikasteko. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA