Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte Zerkausian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/13 | Kultura, Festak eta Gazteria

● Emanaldiak astelehenetik ostegunera izango dira, arratsaldeko 19:00etan eta sarrera librearekin. 

 

Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte, beste urte batez, Zerkausian. Emanaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, astelehenetik ostegunera (ekainak 16-19). 

Ikasleek eta irakasleek ikasturtean zehar egindako lana, ahalegina eta grina islatzen dituen programazio zainduaz gozatu ahal izango dute ikusleek. Bakarlarietatik hasi eta ganbera-formazioetaraino, baita talde zabalagoetatik ere, kontzertuek musika-tresna eta musika-estilo ugari bilduko dituzte, eta, horri esker, ikusleek ikusi ahal izango dute sortzen ari den talentua eta Eskolaren hezkuntza-eskaintzaren aberastasuna.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA