Garazi Egiguren Urkola tolosarraren ‘Argilunak’ kale-ikuskizuna, bihar, Plaza Zaharrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/12 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Dolu prozesu bat islatzen du ikuskizunak, hainbat diziplintako dantzak, interpretazioa eta ikus-entzunezkoak uztartuz.

  • Emanaldia 22:30ean izango da, Plaza Zaharrean.
     

‘Argilunak’ diziplinarteko kale-ikuskizuna izango da, bihar, 22:30ean, Plaza Zaharrean. Obrak hainbat diziplintako dantzak (Euskal dantza, garaikidea...), interpretazioa eta ikus-entzunezko proiekzio bisual analogiko eta digitalak uztartzen ditu, baita euskarazko testu eta olerki laburrak ere.

Bizipen pertsonalean oinarrituta, dolu prozesu bat islatzen du: galera batek eragindako krisi existentzialaren terapia hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea, hain zuzen. Bizitzan aurki ditzakegun mugei buruzko hausnarketa sakona egiten du: muga fisikoak, sozialak, linguistikoak zein kulturalak. Nolabait, alde ilunek (heriotzek, galerek) gure bizitzetan duten presentzia onartzea eta haiei leku bat aitortzea bilatzen du.

Garazi Egiguren Urkola da proiektuaren sortzaile eta zuzendaria, baita parte hartuko duten bi dantzarietako bat ere. Lantaldean tolosar gehiago ere badira: Mattin Zeberio Larrazak egin du musika ekoizpena, eta Leire Uranga Zabaletak diseinu lanak. 

Sortzeko prozesuan, besteak beste, Tolosako Udaleko Kultur eta Berdintasun Sailen laguntza jaso du proiektuak.

Bihar, ordu-tarte horretan euria egingo balu, Zerkausian egingo da emanaldia.

Trailerra:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA