Inauteriak antolatzeko bilera irekia, abenduaren 2an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/11/26 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 19:00etan izango da bilera, Topagunean, Kultur Etxeko lehen solairuan.

 

Otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira 2025eko Inauteriak. Badira asteak udala jaiak antolatzeko lanekin abiatu zela. Tartean, espazio publikoaren erabileraz hausnartzeko parte hartze saioak egin dira eragileekin, eta orain gutxi abiatu da gazteekin egitaraua nola hobetu pentsatzeko prozesua ere bai.

Festen antolaketan sakontzen hasteko lehen bilera irekia egingo da datorren astelehenean, abenduak 2, 19:00etan Topagunean, Kultur Etxeko lehen solairuan. 

Bileran parte hartzera deituta daude Inauterietan parte hartzen duten eragile guztiak, baita interesa duen herritar oro ere.

Jaien egitarauari eta antolaketari begirako lehen asmoen nondik norakoak azaltzeaz gain, eragileekin egindako prozesuak emandakoaren laburpena egingo da, besteak beste.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA