Kabi Alai Kuttunaren eta inauterietako kartelaren aurkezpena, larunbatean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 12:00etan izango da hitzordua, Plaza Zaharrean; amaitzean, aurtengo kartelaren aleak banatuko dira bertaratzen direnen artean.


Azken urteetan egin den bezala, publikoari zabaldutako ekitaldi baten bidez aurkeztuko dira aurten ere  Tolosako inauterietako kartela, eta Kabi Alai Kuttuna, hau da, Ostegun Gizeneko txupinazoa botako duen pertsona edo taldea.

Kabi Alai elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta, larunbat honetan, hilak 24, izango da. Aurten, Plaza Zaharrean egingo da, 12:00etan. Bertan izango dira Kabi Alai Kuttuna eta kartel lehiaketako irabazlea, baita elkarteko txaranga ere. Ekitaldiaren amaieran, aurtengo kartelaren aleak banatuko dira bertaratzen diren guztien artean.
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA