Musika Eskolako ikasturte amaierako kontzertuak, Zerkausian

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/06/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Emanaldiak astelehenetik ostegunera izango dira, 19:00etan, sarrera librearekin.

Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako ikasleek Zerkausian emango dituzte aurten ere ikasturte amaierako kontzertuak. Emanaldiak 19:00etan izango dira, astelehenetik ostegunera (ekainaren 15etik 18ra).

Programazio zaindua izango dute kontzertuek, eta islatuko dute ikasleek eta irakasleek ikasturtean egindako lana eta ahalegina, eta jarritako grina. Aniztasuna izango da ezaugarri: bakarlariak, ganbera-formazioak eta talde zabalagoak arituko dira, eta musika-tresna eta musika-estilo ugari ikusi eta entzun ahal izango dira. Finean, erakutsiko dute zer talentu sortzen ari den musika-eskolan eta hezkuntza-eskaintza zein aberatsa den.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA