Sanjoanetako ekintzak direla eta, trafiko aldaketak eta etenak, larunbatean eta igandean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Larunbatean, 3x3 saskibaloi txapelketa izango da; ondorioz, Zumalakarregi eta San Frantzisko pasealekuaren lehen erdian ezingo da aparkatu.

  • Larunbat arratsaldean, 14:00etatik aurrera, autobusen geralekuak Santa Klarara aldatuko dira, Hiribusaren kasuan izan ezik.
     

Asteburuko sanjoanetako ekintzak direla eta, trafiko aldaketa eta mozketa puntualak egingo dira Tolosan. 

 

Ekainak 14, larunbata 

San Frantzisko pasealekuaren lehen erdian (elizatik Gernikako Arbola lorategietara) ezingo da aparkatu. 14:00etan moztu egingo da trafikoa elizaren parean, eta Soldadu eta Rondilla kaleetatik datorren trafikoa Zumalakarregi kaletik barrena bideratuko da txapelketak irauten duen bitartean. 

Hori egin ahal izateko Zumalakarregi kalean ere ezingo da aparkatu, eta noranzko bakarra izango du: Trianguloa plazatik Zubi berrira joateko, alegia. Kontrako bidea soilik garajeetara sartzeko baimenduko da.

14:00etatik txapelketa amaitu bitarte, Rondilla kaleko eta San Frantzisko elizako autobus geltokiak bertan behera geratuko dira eta Santa Klaran egingo dute geldialdia. Hiribusarena izango da salbuespen bakarra, Rondilla kaletik barrena sartuko baita.

 

Ekainak 15, igandea

T2T eta T3T lasterketak izango dira, eta, irteeran eta korrikalariak iristen diren heinean, eten puntualak egingo dira. Eten horiek denbora tarte laburrekoak izango dira.

Paraleloan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman du A-15 autobidea itxiko dela asteburu honetan, Oindolar eta Gorosmendiko lanen amaiera eta Belabietako hasiera lanengatik. N-1 errepidea izango ordezko bidea. GI-2130 (Tolosa-Leitza) eta GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepideak tokiko trafikoetarako baino ez dira izango. Hala eta guztiz ere, ohikoa baino trafiko handiagoa egon daitekeela ikusita, beharrezkoak ez diren joan-etorrietarako autoa hartzea ekiditeko gomendioa luzatu du Udaltzaingoak.

 

Akatsen zuzenketa jaietako egitarauan 

Etxeetara banatu den jai-egitarauk zenbait akats ditu. Gaizki ulertuak ekidite aldera, honako ohar hauek kontutan hartzea eskatzen da. 

  • Hilaren 15ean, Puro Relajoren kontzertua Plaza Berrian izango da, 20:00etan.

  • Kultur agendan jasota dagoen antzerki tailerreko emanaldia ekainaren 20an izango da, 20:00etan Leidorren.

  • Kirol agendako Euskadi-Portugal saskibaloi partida 19:00etan izango da.

  • Gogoan izan ez dela txirrindularitza probarik izango, antolatzaileek horrela erabakita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA