- Larunbatean hasita ostegunera arte, hainbat trafiko-mozketa eta -eten izango dira.
- Sanjoanetako egitarauan ere, hainbat aldaketa daude astebururako iragarritako beroa dela eta.
Sanjoanek iraun bitartean trafikoan eta autobusen zerbitzuetan izango diren aldaketen berri eman du Udaltzaingoak. Hauek dira aldaketak, egunez egun.
Ekainak 20, larunbata. Kuadrilla Eguna
Trafiko-mozketa:
Rondilla kalea: 10:00etatik aurrera, itxita egongo da ibilgailuentzat, Kuadrilla Eguna dela-eta (musika-eskolaren paretik Trianguloa plazara). Garajeetara, Inpernu kaletik sartu beharko da. 22:00etan zabalduko da berriz.
Kotxez hustu beharko dira hauek:
Rondilla kalea, 07:00etarako: kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plazaren paretik Trianguloa plazara, baita Trianguloko zamalanen gunea ere.
San Frantzisko pasealekua (elizatik Gernikako Arbola lorategietara) 06:00ak baino lehen hustu beharko da: goizean, Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekuan egingo da. Postuak kentzen direnean, berriro ere aparkatu ahal izango da bertan.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Autobus-geralekuak:
Egun osoan, Rondilla kalean eta San Frantzisko elizaren parean dauden autobus-geltokietan ez da autobusik geldituko, ez eta Hiribusa ere. Santa Klarako geltokia erabili beharko da horien ordez. 22:00etatik aurrera, berriro ere, ohiko geralekuetara itzuliko dira autobusak.
Ekainak 21, igandea
Rondilla kaleak itxita jarraituko du garbiketa-zerbitzuko langileek kalea garbitzen amaitu arte. Goizean irekiko da kalea berriro.
Kotxez hustu beharko da dira hauek:
Trianguloa plazako zamalanen eremua: estropadak direla-eta, traineruak eta bestelako materiala deskargatzeko erreserbatuko da.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Ekainak 23, asteartea. San Joan bezpera
Trafikoan etena izango da leku hauetan:
Naparzubia: San Joan su txikia eta San Joan sua egiten den bitartean, itxita egongo da. Hori dela eta, Alde Zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Felipe Gorriti plazatik egin beharko dira, urtero bezala.
Kotxez hustu beharko dira leku hauek:
Zumarditxikia (07:00etarako): hurrengo egunean, su artifizialak prestatzen arituko dira goizean hasita. Horregatik, eremua libre utzi beharko da bezperan. Ekainaren 25ean, garbiketa-lanak egin bezain pronto zabalduko da.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Ekainak 24, asteazkena. San Joan eguna
Trafikoa moztuko da leku hauetan (08:00-00:00):
Rondilla kalea: San Joan eguneko ospakizuna dela-eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, musika eskolaren paretik Trianguloa plazara arte.
Alde Zaharreko trafikoa goiz osorako moztuko da.
Eten puntualak izango dira arratsaldean, eskopetarien konpainiak eta Udalbatza pasatu ahal izateko. 17:00etatik 18:00etara, Larramendi kalean (Izaskungo aldapatik joateko gomendioa egiten da). 18:45ean eta 20:00etan, Santa Klara kalean ere etenak egingo dira. Hortaz, ordu horietan eremu horietan ez ibiltzeko gomendatzen da.
Santa Klara kalea erabat itxiko da, su artifizialengatik, 22:45-23:45 tartean, gutxi gorabehera. Suhiltzaileek eremua garbitutakoan zabalduko da.
Kotxez hustu beharko dira leku hauek:
Rondilla kalea (goizeko 06:00etarako): kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plazaren paretik Trianguloa plazara arte, Trianguloko zamalanen eremua eta aparkalekuak barne.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Autobus-geralekuak:
Egun osoan, Rondilla kaleko eta San Frantzisko elizaren pareko autobus geltokietan ez da autobusik geldituko. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.
Ekainak 25, osteguna.
Rondila kalean ezin izango da kotxerik aparkatu goizean, garbiketa-zerbitzuko langileek kalea garbitzen amaitu arte. Goizean irekiko da kalea berriro.
Jaietako egitarauaren aldaketak

Etxeetara banatu den jai-egitarauk zenbait akats ditu. Gaizki ulerturik ez izateko, honako ohar hauek kontutan hartzea eskatzen da:
Ekainak 19, ostirala. 20:00: Plaza Berrian
Kontzertua: Nhil
Ekainak 21, igandea. 11:00-14:00: pilotalekuaren barruan
Haurrentzako jolas-parkea
Ekainak 21, igandea. 12:00: Lopez-Mendizabal pasealekuan
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu eta Joanes Illarregi. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
Ekainak 21, igandea. 12:30: Trianguloa plazan
2026eko Euskotren Ligako Tolosaldea traineruaren aurkezpena.
Ekainak 21, igandea. 14:00-19:00: pilotalekuaren barruan
Haurrentzako jolas-parkea
Ekainak 21, igandea. 19:00: Trianguloa plazan
Herri-kirolen erakustaldia
Muturreko tenperatura dela-eta, hainbat aldaketa San Joan bezpera eta San Joan egunean
Ekainak 23, asteartea. San Joan bezpera.
17:00. Udaletxea. Udal Txistulari Banda. ALDAKETA: Udaletxeko arkupeetan joko dute, eta erronda EZ dute egingo.
19:00. Plaza Zaharra. San Joan su txikia, Eduardo Mokoroa Musika Eskolako ikasleen bandak girotuta. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
19:45 Plaza Zaharra. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da, Arrameleko San Joan kaperako bezperetan parte hartzeko. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
20:00. Arrameleko San Joan kapera. Lehenengo bezperak.
22:00. Andre Maria plazan, San Joan sua. Ondoren, Udal Musika Banda, Udaberri Dantza Taldea eta Santa Maria kapera. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. ALDAKETA: Su txiki bat piztuko da ekitaldi sinboliko gisa, baina ezingo du inork salto egin, eta lehenago itzaliko da. Ondorengo emanaldiak aurreikusi bezala jarraituko du.
23:15. ALDAKETA: Euskal Herria plaza. Kontzertua: Puro Relajo.
Ekainak 24, asteazkena. San Joan eguna.
07:00. Etxez etxe. Zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30. Felipe Gorriti plazatik abiatuta. Diana, Alde Zaharreko kaleetan, Udal Musika Bandaren eskutik.
08:45. Udaletxetik abiatuta. Diana, Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eskutik.
09:00. Udaletxetik abiatuta. Diana, GiroArte Dultzaina taldearen eskutik.
09:30. Plaza Zaharra. Eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez.
10:00. Andre Maria parrokia. Meza Nagusia, Santa Maria Kaperaren parte hartzearekin.
Ondoren, Andre Maria plazatik, prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro. ALDAKETA: denek elkarrekin BI deskarga egingo dituzte. Udal Musika Banda ez da Euskal Herri plazara joango. Erraldoiak joango dira, baina ez dute dantzarik egingo.
13:00. Berdura plaza. Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eta Udal Musika Bandaren kontzertua. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
17:20. Plaza Zaharretik. ALDAKETA: Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, bordondantzariak eta eskopetariak Andre Maria plazara joango dira.
ORDUTEGI-ALDAKETA: 17:30. Andre Maria parrokia. Bigarren bezperak eta konpletak. Ondoren, Andre Maria parrokiatik, Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek ZUMARDIAUNDIRAKO bidea egingo dute. Alkatearen agurra eta zinegotzien eskualdatzeko soinua bertan dantzatuko dira. Ondoren, Udaberri Dantza Talderen eskutik, aurreskua. Han amaituko da alardea.
17:30. San Joan ermita. Arrameleko konpletak. Trianguloa plazan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskaini, eta eskopetarien azken deskargak egingo dira. Ondoren, Zumardiaundian, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
19:30. Lopez-Mendizabal pasealekua. Kontzertua: Joxe Mendizabal.
ORDUTEGI-ALDAKETA 20:30-21:30 / 23:30-02:00 Kalez kale. Kalean txaranga.
23:00. Zumarditxikia. Suak: Vulcano piroteknia. BERTAN BEHERA geratuko da ekitaldi hau.
23:15. Plaza Berria. Kontzertuak: Neomak + Muxutruk.
Bestelako neurriak
- Prozesioan, Herri Babeseko boluntarioak eta udaltzainak egongo dira inor ondoezik sentituko balitz laguntza emateko.
- Anbulantzia zerbitzua kontratatuko da, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 tarteetan.
- Ibilbidean eta Euskal Herria plazan ur botila hotzak jarriko dira herritarren eskura. Euskal Herria plazan eta Alondegi plazan nebulizadoreak egongo dira.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-eremuetan San Joan sua piztea debekatu du, eta, horrez gain, Udalak erabaki du auzoetan aurreikusita zeudenak ere bertan behera uztea, su bakarra segurtasun-neurri guztiekin egiteko. Hala ere, surik piztuko ez den auzoetan aurreikusitako egitarauarekin aurrera egingo dute; esaterako, Arramele, San Esteban eta Amarotz auzoetan.
- Su artifizialak bertan behera geratu direnez, ez da Zumarditxikia hustuko.