Tolosako Aranburu Jauregian kultur tailerretako 185 ikasleren lanak ikusi ahal izango dira ostegunetik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/06/17 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekainaren 19an zabalduko ditu ateak erakusketak, arratsaldeko 19:00etan. 

  • Argazkigintza, zeramika, pintura eta ehoziri-lanak ikusi ahal izango dira, besteak beste. 

Urtean zehar Tolosako Udalak antolatutako kultur tailerretan parte hartu duten ikasleek beren lanak erakutsiko dituzte urtero bezala, Aranburu Jauregian. Orotara, 185 ikasleren lanak izango dira ikusgai jauregiaren bi solairuetan, ekainaren 19tik uztailaren 12ra arte. 

Diziplina artistiko ugari barne hartuko ditu erakusketak; hala nola, argazkigintza, zeramika, pintura eta brodatuak. Bisita-ordutegia ohikoa izango da, 17:30etik 20:30era, asteartetik larunbatera. Jaiegunetan itxita egongo da eta beraz, San Joan egunean ezingo da erakusketa bisitatu.

Bestalde, datorren urteko tailerretan izena emateko epea uztailean zabalduko da eta sanjoanen ostean emango ditu Udalak horren inguruko xehetasunak.

 

Antzerki-emanaldia, ostiralean

Datorren ostiralean, hilak 20, antzerki-tailerrean aritutako ikasleen emanaldia izango da Leidorren, arratsaldeko 20:00etan. Lehen aldiz, Amaia Ruiz de Galarretaren gidaritzapean egin dute tailerra ikasleek, eta aurten 7 bekatuak lana eskainiko dute. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA