Tolosako Gazte Topagunea zabalik izango da asteazkenetan ere

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gaurtik aurrera, ostegunetik igandera ez ezik, asteazkenetan ere zabalik izango da 11-17 urteko nerabeentzako udal-zerbitzua.
  • Datozen asteei begira, egitarau oparoa izango du: sukaldaritza-lantegiak, mural-margoketa, altxorraren bila eta futbolin-txapelketa, besteak beste.

Tolosako Gazte Topagunea, aurrerantzean, astean bost egunez izango da zabalik. Orain arte, ostegunetik igandera egoten zen zabalik, eta gazteen erabilera kontuan izanik, asteazkenetan ere zabaltzea erabaki du Udalak.

Topaguneak hainbat baliabide eskaintzen dizkie nerabe eta gazteei eskola-ordutegiaz kanpo: mahai-jolasak, ordenagailuak, doako wifi-zerbitzua, ping-ponga, futbolina, eskulanetan aritzeko materiala eta bulego-txokoa. Horrezaz gain, aldizkari-txokoa, musika entzuteko gailua eta proiektorea ere erabilgarri daude.

Espazioa modu autonomoan erabiltzeaz gain, Topaguneak egitarau oparoa eskaintzen die erabiltzaileei ikasturte osoan; besteak beste, hilabeteko ekintzak antolatzen dira gazteen interes eta zaletasunak kontuan hartuta. Maiatzean, esaterako, honako jarduera hauek izango dira: bitxigintza, altxorraren bila Tolosan, billar-txapelketa, muralak margotzea eta UNO jokoaren txapelketa. Ekainean, aldiz, Bedaioko erlategira irteera antolatu dute eta Sanjoanen bueltan kontsumoaren inguruko solasaldi eta lantegiak. Sarrera librea da.

Topagunean bi hezitzaile aritzen dira lanean, eta haien helburu nagusia da nerabeek denbora librea modu hezigarrian igarotzea, eta nerabeen heziketa-fase bakoitzean bidelagun izatea.

Ordutegia:

Asteazkenetik ostiralera: 17:00-20:00

Larunbat eta igandeak: 16:30-20:30

Helbidea:

Kultur etxea (Foru etorbidea 1, 20400 Tolosa, Gipuzkoa)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA