- Shawn Pittman Texasko musikari entzutetsua eta Susan Santos gitarjole trebea izango dira Tolosan, besteak beste.
Blues doinuek hartuko dute Tolosa, ekainaren 26tik 29ra, Tolosandblues jaialdiaren 21. edizioarekin. Blues garaikideko figura handiak eta proposamen berriak uztartzen dituen jaialdiak publiko guztiei zuendutako programazioa eskainiko du herrian barrena, doan.
Bost egunez, Tolosako plaza eta txoko enblematikoak gitarraz, ahots urratuz eta zuzeneko bluesaren emozioz beteko dira. Aurtengo kartelean, Shawn Pittman, Susan Santos, The Cinelli Brothers eta Beiztegui & The Hammond Lovers artista ezagunak izango dira; baita tokiko proiektuen ordezkaritza zaindua ere.
EGITARAUA
EKAINAK 26, OSTEGUNA
Ibai García Blues Project – Trianguloa plaza, 20:00
Ibai Garcia gitarra-jotzaile eta konpositore barakaldarrak bere lehen LPa, Chasing the blues, aurkeztuko du, blues-rocka eta soul ukituko ñabardurak uztartzen dituen kalitate handiko banda baten buru.
EKAINAK 27, OSTIRALA
Beiztegui & The Hammond Lovers – Gipuzkoa plaza, 19:30
Pasio hutsa taula gainean Fernando Beiztegui bluesman andaluziarraren eskutik, hammond zaporea eta sentimendua duen hirukote indartsu batekin batera. Gitarrarekin duen maisutasunak eta ahots urratzaileak ezinbesteko bihurtu dute blues jaialdi askotan.
Bigblack Rhino – Txurreria, 23:00
2014an sortutako talde honen lehen lana, "Come Back Home" (2016 autoeditatua), musika beltzez, pasioz eta, batez ere, oso estilo bereziz bustitako Ep bat izan zen, publikoa axolagabe utzi ez zuena, Soularen gozotasuna Rockaren eta Rythm & Bluesaren azidotasunarekin nahastuz.
EKAINAK 28, LARUNBATA
Slow Times – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00
Talde zarauztarrak sentsibilitatea eta dotorezia eskaintzen ditu blues texastarra eta chicagoarra, swinga eta rock-and-roll klasikoa nahastuz. Slow Times Blues Band 2016an sortu zen Zarautzen, Iker Urkiri gitarristaren proiektu gisa. Taldeak hainbat formazio izan ditu, baina egungo laukoteak eszenatokian energia, sentsibilitate eta soul dosi handia eskaintzen du. Texasko eta Chicagoko bluesa, swing-a eta rock’n’roll klasikoa nahasten dituzte, eta horrek zuzenean oso estilo berezia ematen die.
Susan Santos – Plaza Berria, 19:00
Badajozen jaiotako baina aspaldian Madrilen bizi den Susan Santos kitarrajotzailea egungo ospetsuenetakoa da. Bere estilo ausarta eta indartsua blues eta rock estiloetan murgiltzen da. Bere partehartzea ohikoa da Inglaterran, Frantzian zein Herbereetako jaialdietan hango zaleen lilura eta harridurarako. Guztira 6 disko argitara eman ditu. Tolosara eta ohi bezala hiruko formazioan iritsiko da eta esan beharra dago. Susan Santosek zuzeneko indartsuak eta energiaz beteta eskaintzen dituela. Bere azken lana, Skin&Bones (2024) aurkeztuko du.
Shawn Pittman – Plaza Berria, 22:30
Oklahomatik, Texasko bluesaren kondaira bizia. Shawn Pittmanek bere estilo nahastezina ekarriko du Tolosara, The Özdemirs talde turkiarrarekin eta Paul San Martín artista gonbidatuarekin. Ibilbide oparoko artista (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt “Guitar” Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B King famatuaren telonero gisa ere.
EKAINAK 29, IGANDEA
María Carbonell Blues Mood – Trianguloa plaza, 13:00
2024an Bartzelonako Blues Elkartearen X. Blues Lehiaketan "sortzen ari den blues talde nazional onena" bezala sarituak, María Carbonell Blues Moodek ez dio soilik AEBetako musika beltzari gorazarre egiten, baizik eta berrasmatzera ere ausartzen da. Bere proposamen fresko eta zirraragarriak moldeak apurtzea eta bluesaren ondarea belaunaldi berriei hurbiltzea lortzen du, genero honen botereak bizirik eta etengabeko bilakaeran jarraitzen duela erakutsiz.
The Cinelli Brothers – Plaza Berria, 20:00
Marc (abeslari eta gitarrista nagusia) eta Alessandro Cinelli (bateria) anaiak buru dituen talde britainiarrak 60 eta 70eko hamarkadetako Chicagoko eta Texasko blues elektrikotik edaten du, eta bluesa, soula eta rythm and bluesa uztartzen dituen zuzeneko ikuskizun indartsuagatik nabarmentzen da. Zuzeneko indartsua, dinamikoa eta dantzagarria. 2023ko UK Blues Awards sarietan "Urteko Blues Banda" kategorian izendapena jaso zuten.
