Zabalik da Haurren Hiria proiektuan parte hartzeko izen-emate epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/09 | Kultura, Festak eta Gazteria

Tolosako Udalak Haurren Hiria proiektuaren beste edizio bat abiatuko du ikasturte honetan, hainbat eragilerekin elkarlanean. Egitasmoaren helburua da 8 eta 12 urte bitarteko haurrek (LH 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak) herriko espazio, zerbitzu eta erabakietan parte hartzea. 

Urtero gai batetan jartzen dute azpimarra. Aurten, Tolosako ingurune fisikoa eta emozionala aztertu eta landuko dute, ‘Udalerri on!’ lelopean. Haurren ikuspuntua kontuan hartuko da udalerria hobetzeko proposamenak jasotzeko helburuarekin.

Ekintza nagusiak 

  • 4 saio haurren kontseiluarekin: azaroan, abenduan, urtarrilean eta martxoan. 

  • 2 bilera familiekin: azaroan (aurkezpena) eta apirilean (ondorioak). 

  • Mintza Txokoa udaletxean: maiatzean, haurrek haien proposamenak zuzenean aurkeztuko dizkiete udal ordezkariei. 

 Izen-emate prozesua

  • Epea: 2025eko urriaren 17ra arte. 

  • tolosakohaurrenhiria@gmail.com helbidera idatzi beharko dute interesatuek.

  • Parte-hartzaileak zozketa zibikoaren bidez hautatuko dira, adina, jatorria, generoa eta bizilekua kontuan hartuz, Tolosako errealitatea islatuko duen talde orekatua osatzeko. 

Zergatik parte hartu? 

  • Haurren iritziak entzunak eta baloratuak izango dira herriko gaietan. 

  • Familiek aukera izango dute prozesuan modu aktiboan laguntzeko, herri seguruago eta hobea eraikitzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA