‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia egingo da martxoaren 7tik 28ra

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/02 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Kontalaritza, magia, bertsolaritza eta zirkua uztartuko dituzte aurtengo jaialdian, Kolonbia, Grezia, Frantzia, Polinesia, Nikaragua eta Kubatik etorritako artistekin.

  • Bi ikastaro ere antolatu dituzte, eta “Beste pertzepzioak” mahai ingurua ere egingo dute: dislexia duen Iñaki Carreterok, itsua den Pello Mindegiak eta Asperger duen Mikel Sagarzazuk ipuinak entzuterakoan eta kontatzerakoan duten pertzepzioa azalduko dute.

 

‘Ahoz aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioa egingo da martxoaren 7tik 28ra bitartean. Tolosa eta Ordizia izan ohi dira jaialdiaren ekintzak hartzen dituzten herri nagusiak, baina aurten beste salto bat egitea erabaki dute Intujai Teatroko kideek, eta Amezketan, Albizturren, Ibarran eta Arrasaten ere egingo dituzte, besteak beste.

Hasierako ildoari jarraituz, Euskal Herriko artistekin batera, kanpoko sortzaileek ere parte hartuko dute aurtengo jaialdian, eta kontalaritzaz gain, magiak, bertsolaritzak eta zirkuak ere izango du lekua euskal kontagintzaren ezinbesteko erreferentzia bihurtu den ‘Ahoz aho’ jaialdian. Antolatzaileek adierazi dutenez, Kolonbia, Grezia, Frantzia, Polinesia, Nikaragua eta Kubatik etorritako artistak izango dira aurtengo gonbidatuak.

‘Beste pertzepzioak’

Euskal Narratzaileen Topaketaren barruan urtero antolatzen duten mahai ingurua ‘Beste pertzepzioak’ izenburupean egingo dute. Intujaitik azaldu dutenez, dislexia duen Iñaki Cantero kontalariak, itsua den Pello Mindegiak eta Asperger sindromea duen Mikel Sagarzazu aktoreak parte hartuko dute. Euren hitzetan azalduko dute zein pertzepzio izaten dituzten ipuinak entzuterakoan eta kontatzerakoan.

Nahi inguruaren ondoren Celine Ripoll kontalari frantsesak polinesiako tradiziotik abiatutako emanaldia eskainiko du. Eguna amaitzeko bazkaria egingo dute, eta urtero bezala, bertan eskainiko dute ahozkotasunari egindako ekarpena goraipatzeko banatzen duten Urrezko Kalabaza saria. Arten ahotsak.eus egitasmoa sarituko dute, ahozko bilketaren inguruan egiten duten lana eta horrek duen garrantzia azpimarratzeko.

‘Ahoz aho’ jaialdiaren egitarau osoa ikusteko sartu hemen: Ahoz aho jaialdia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA