‘Mendi Tour Tolosa’ film laburren lehiaketaren 10. ediziorako lanak aurkezteko epea otsailaren 14ra artekoa da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/12/27 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Aurkeztutako lanek mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak izan behar dute.

  • Bi sari banatuko dira: irabazle nagusiarena, 600 euroko sariarekin; Tolosaldeko lanik onena, 400 euroko sariarekin.

Mendi Tour Tolosa jaialdia 10. Ediziora iritsiko da 2020an, eta dagoeneko zabalik dago jaialdiaren barruan urtero antolatzen den film laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea. Mendi Film Festival elkarteak, Tolosako Udalak eta Tolosa Gasak sustatzen duten jaialdiko programazioa Mendi Film Festival jaialdiko ikus-entzunezko onenek osatzen dute, baina baita 'Mendi Tour Tolosa' film laburren lehiaketatik irtendakoek ere. Hori horrela, udalak zabaldu du lehiaketan parte hartzeko epea: otsailaren 14a bitarte aurkeztu daitezke lanak. 10. edizioan ere bi sari banatuko dira: irabazle nagusiarena, 600 euroko sariarekin, eta Tolosaldeko lanik onena, 400 euroko sariarekin.

Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak behar dute izan. Nahi duen orok har dezake parte eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Lanek ezin dute 5 minututik gorako iraupena izan, edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, formatu digitalean, eta originalak behar dute izan. Epaimahaia mendia eta ikus-entzunezkoen munduarekin lotura estua duten adituek osatuko dute.

Lanak Tolosako Udaleko Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke (Plaza Zaharra 6), astelehenetik ostiralera 07:15etatik 14:15era. Baita wetransfer bidez kultura@tolosa.eus -era idatzita ere.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus webgunera kultur etxera jo daiteke: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Kultur eskaintza hau egonkortuta egotetik haratago, ohitura bihurtu da Tolosan, Tolosaldean, eta baita Donostialdea, Goierri eta Urolaldeko eskualdeetan ere, toki horietatik guztietatik biltzen baita publikoa Leidorrera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA