‘Un fantasma en la batalla’ filma grabatuko dute, datorren astean, Tolosan

Tolosako Udala
2024/05/24 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Maiatzaren 30ean eta 31n filmaren pasarte bat grabatuko dute Beotibar pilotalekuan. 
  • Egun horietan ezingo da Triangulo plazako zamalanetarako gunean aparkatu, ezta frontoiaren atzealdean ere.

 

Datorren maiatzaren 30ean eta 31n, ostegun eta ostiralean, hain zuzen, ‘Un fantasma en la batalla’ filmaren grabaketa lanak egingo dituzte Tolosan, Beotibar pilotalekuan. 

Egunotan Gipuzkoako beste udalerri batzuetan ari dira grabaketa lanak egiten, Donostian edo Eibarren esaterako, eta datorren astean Tolosan egingo dute geldialdia. Filmaren pasarte bat izango da bi egunez bertan grabatuko dena. 

Agustin Diaz Yanez du zuzendari filmak eta, ekoizle gisa, besteak beste, Juan Antonio Bayona. Diaz Yanesek, ‘Oro’, ‘Alatriste’ edo ‘Sin noticias de Dios’ bezalako filmak zuzendu ditu eta oraingoan, Tolosan grabatuko den ‘Un fantasma en la batalla’ lanarekin itzuliko da zinema mundura. Juan Antonio Bayona, halaber, aski ezaguna da ‘La sociedad de la nieve’, ‘Lo imposible’ edo ‘El orfanato’ bezalako filmengatik. Filmean parte hartuko duten aktoreen artean daude, besteak beste, Susana Abaitua, Iraia Elias, Raul Arevalo, Ariadna Gil edo Andres Gertrudix.

Grabaketak irauten duen bi egunetan, ezingo da Triangulo plazako zamalanetarako gunean aparkatu, ezta frontoiaren atzealdean ere. Artxibo inguruan eta Alondegia plazan ere grabaketarako beharrezko duten materiala garraiatuko duten ibilgailuak egongo dira. Behin lanak amaituta, eremua libre geldituko da berriro.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA