-
Ander Lipus eta Laura Penagos aktoreek eskainiko dute antzezlana ostiralean Leidorren eta Ana Migoren pinturak Aranburu Jauregian egongo dira ikusgai maiatzaren 7tik ekainaren 12ra arte.
-
Maiatzeko zine programazioak familia guztiarentzako filmak eta Oscar sarietara izendatutako pelikulen estreinaldiak hartzen ditu barne.
Tolosako kultur jarduerek jarraipena izango dute maiatzean, publiko mota guztientzako eskaintzarekin. Maiatzaren 7an erakusketa berri bat aurkeztuko da Aranburu Jauregian, eta “Atzerrian lurra garratz” antzezlana ere egongo da Leidorren ostiral honetan.
Amancay Gaztañagak zuzendu du “Atzerrian lurra garratz” antzezlana eta Ander Lipus eta Laura Penagos dira aktoreak. Aurora Moraren bizipenak kontatzen ditu, bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen dizkion bitartean, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen du. Maiatzaren 7an, 19:00etan izango da Leidorren, eta sarrerak leihatilan edo kutxako webgunean eskura daitezke.
Aste honetan ere, ostiralean, erakusketa berri batek hartuko du Aranburu Jauregia. Ana Amigok “Munduari leihotxo bat” erakusketan bere pinturak erakutsiko ditu. Duela hamar urte baino gehiago hasi zen Tolosako Kultur Etxean pintura ikastaroetan, eta gutxinaka koadroak sortzeak garrantzia handia hartu zuen bere bizitzan. Hainbat gai jorratzen dituzten lanak aurkeztuko ditu maiatzaren 7tik ekainaren 12ra arteko erakusketan.
Gazteentzako jarduera ugari maiatzean, Tolosako Topagunean
Tolosako gazte topaguneak, maiatzean ere, gazteentzat aisialdiko jarduerak antolatu ditu. 12 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta daude, eta aurrez izena eman behar da @topaguneatolosa Instagram kontuan.
Maiatzak 6
|
Xaboi naturalak tailerra
|
Maiatzak 13 eta 14
|
Fruta bowl-ak egiteko ekimena
|
Maiatzak 20
|
Wii pantaila handian
|
Maiatzak 21
|
Hi Selfie lehiaketa
|
Maiatzak 20 eta 27
|
Animea: marrazketa tailerra
|
Maiatzak 28
|
Piraguan ibiltzera irteera
|
Ekintza hauez gain, eguraldi ona egiten duen asteburuetan kirol jarduerak egingo dira kalean.
Oscar sarietara izendatutako filmak Tolosan ikusgai
Maiatzean, hilero lez, asteburuetarako zine programazioa antolatu du Udalak. Ostegunero zine foruma egongo da Leidorren, eta pelikulak jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelerazko azpitituluekin. Asteburuetan, berriz, haurrentzat eta helduentzat egungo pelikulen hainbat estreinaldi izango dira Leidorren.
Familia guztiarentzako filmak daude maiatzeko zine saioen artean, eta baita Oscar sarietara izendatutako filmak ere, esaterako “Una joven prometedora”. Hona hemen eskaintza osoa:
Maiatzak 1
|
Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa
|
16:00
|
|
Crock of Gold
|
18:45
|
Maiatzak 2
|
Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa
|
16:00
|
|
Crock of Gold
|
18:45
|
Maiatzak 3
|
Crock of Gold
|
18:45
|
Maiatzak 6
|
Un efecto óptico
|
19:00
|
Maiatzak 8
|
Cuñados
|
19:00
|
Maiatzak 9
|
Bobby el erizo
|
16:00
|
|
Cuñados
|
19:00
|
Maiatzak 10
|
Cuñados
|
19:00
|
Maiatzak 13
|
Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa
|
19:00
|
Maiatzak 15
|
Ilargi guztiak
|
19:00
|
Maiatzak 16
|
Earwig y la bruja
|
16:00
|
|
Ilargi guztiak
|
19:00
|
Maiatzak 17
|
Ilargi guztiak
|
19:00
|
Maiatzak 20
|
Pasaporte a Pimlico
|
19:00
|
Maiatzak 22
|
Una joven prometedora
|
19:00
|
Maiatzak 23
|
Solan & Eri: misión a la luna
|
16:00
|
|
Una joven prometedora
|
19:00
|
Maiatzak 24
|
Una joven prometedora
|
19:00
|
Maiatzak 26
|
Afrikaren eguna: icyasha + rafiki
|
19:00
|
Maiatzak 27
|
Afrikaren eguna: kinshasa symphony
|
19:00
|
Maiatzak 29
|
Godzilla vs. Kong
|
19:00
|
Maiatzak 30
|
¡Upsss 2! ¿Y ahora dónde está Noe?
|
16:00
|
|
Godzilla vs. Kong
|
19:00
|
Maiatzak 31
|
Godzilla vs. Kong
|
19:00
|