“Janet-en titia” antzerki-dantza emanaldia Leidorren

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ertza konpainiak ikuskizuna urriaren 11n, ostiralean eskainiko du arratsaldeko 20:30ean Leidor aretoan

  • Sarrerak salgai Leidorreko leihatilan eta kutxako webgunean.

 

Diziplina ezberdinetako lau dantzarik eskainitako eta Asier Zabaletak zuzendutako antzerki-dantza emanaldi da “Janet-en titia”. Ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batean murgiltzea du helburu ikuskizunak, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriz.

Antzerki-dantza emanaldi honek gizartean oraindik ere indarrean dauden aurreiritziei desafio egin nahi die, onartutako moda eta moduekin jostatuz, ikuskizun batean Janet Jackson-ek bularra erakutsi izana ildo nagusi hartuta.

Izan ere, instante batean irudi horrek mundu osoa zeharkatu baitzuen, eskandalu itzela sortuaz eta gaia epaitegietara ere iritsiz. Eta beraz, emanaldi honetan aztertu nahi dena da gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten norbere errealitatea, iritzi subjektiboetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.

Ikuskizunean Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, Denis Martinez eta Jhana Beat dantzariek parte hartuko dute.

Eta zer gehiago asteburuan?

  • Eskulanak topagunean. Urriak 11, ostirala, 17:00-20:00.

  • “Once flores rojas” hitzaldia Kultur Etxean. Urriak 11, ostirala, 18:30ean.

  • Berazubi auzoko jaiak.

  • San Esteban auzoko aste kulturalaren baitan, XXXII. Herri Krosa larunbatean 11:00etan.

  • Bisita gidatu antzeztuak haurrentzat Topic-en. Urriak 12, larunbata, 11:30etan.

  • III. Txiki Krosa. Urriak 12, larunbata, 12:00etan.

  • Kantik zikloa: Hodeiertz Abesbatza, Academia 1830 abesbatza eta Arimaz orkestra. Urriak 12, larunbata. 20:15ean San Frantzisko elizan.


 

Informazio guztia: www.agenda.tolosa.eus

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA