“Metamorfosia” kontzertua eta kultur jarduera gehiago Tolosan

Tolosako Udala
2021/04/27 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aste honetan ere hainbat kultur jarduera egongo dira Tolosan: kontzertua, zine saioak, erakusketak...

  • Sarrera guztiak Leidorreko lehiatilan edo kutxako webgunean eskura daitezke.

 

Tolosan, beste aste batez, hainbat jarduera kulturalekin.

Ostiralean, Udalak antolatutako Udaberriko programazioaren baitan, Metamorfosia izeneko kontzertua egongo da 19:00etan Leidorren. Ganbera musika ulertzeko modu ezberdin bat aurkeztuko dute Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikariek, txistua eta pianoaren bidez.

Ostegunero lez, zine foruma egongo da 19:00etan Leidorren. “Una semana + el navegante” filma egongo da ikusgai jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin.

Zine saioei dagokienez, larunbatean, igandean eta astelehenean helduentzat “Crock of Gold” pelikula emango da Leidorren 18:45. Haurrentzat, berriz, larunbatean eta igandean “Sablehortz kapitaina eta diamante magikoa” filma egongo da ikusgai 16:00etan.

Erakusketei dagokienez, “Burgoseko prozesua” erakusketa ikusgai dago azkeneko astez, apirilaren 30era bitarte, Aranburu Jauregian. Gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera ematen du erakusketak 173 dokumentu eta testigantza grafikoen bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa.

Bestalde, Kultur Etxeko argazkilaritza tailerrean egin duten “Desioa” argazki erakusketa oraindik ikusgai dago kultur etxeko pasadizoko beiratean. Desio bat pentsatzen ari zirela argazkia atera zaien pertsonen erretratu multzoa da.

Sarrera guztiak Kutxako webgunean edo Leidorren eskura daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA