“Tolosa, kultur herria” da 2024ko egutegia osatzeko Tolosanklisk argazki lehiaketako gaia

Tolosako Udala
2023/01/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Hasi dugu jada urte berria eta, horrekin batera, Tolosako Udalak aukeratu du dagoeneko 2024ko egutegia osatuko duten argazkien gaia. “Tolosa, kultur herria” izango da, hain zuzen, Tolosanklisk lehiaketako gai berria, Tolosa kulturalki bizi handia duen herria baita. Horrela, gaiaren bitartez, herrian egiten diren kultur ekintzek duten garrantziari aitortza egin nahi zaio.

Urtero bezala, Tolosako Udalaren web orriko Tolosanklisk atalaren bidez hartu ahal izango da parte lehiaketan. Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago emango dira aditzera, baina dagoeneko tolosarrak argazkiak ateratzen eta prestatzen has daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA