10.000tik gora eskaera, zezen plazara txarangekin saltoka sartzeko gonbidapenen zozketarako

Tolosako Udala
2024/01/25 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Gaurko egunean zehar egingo da zezen plazara txarangekin saltoka sartzeko gonbidapenen zozketa
  • Gonbidapena egokitzen zaien herritarrek txarangekin sartu ahal izango dute plazara eta saltoka buelta eman ondoren, irten egin beharko dute. 

 

Atzo amaitu zen zezen plazara txarangen atzetik saltoka sartzeko gonbidapenen zozketan izena emateko epea. 

1.300dik gora lagunek eman dute izena zozketan, eta guztira 10.963 pertsonarentzako sarrerak eskatu dituzte, taldean sartu ahal izateko –pertsona bakoitzak gehienez 10 gonbidapen eska zitzakeen–. Egunez egun, hauxe da izen-emate horien banaketa:

  • Ostegun Gizena: 240 izen-emate - 1.933 gonbidapen eskaera
  • Ostiral Mehea: 86 izen-emate - 692 gonbidapen eskaera
  • Zaldunita: 402 izen-emate - 3.409 gonbidapen eskaera
  • Astelenita: 270 izen-emate - 2.293 gonbidapen eskaera
  • Asteartita: 310 izen-emate - 2.636 gonbidapen eskaera

Egun bakoitzeko 300 gonbidapen banatuko dira. Horiek zozketa bidez erabakiko dira gaur, urtarrilak 25, eta emaitzak izena ematerako orduan zehaztutako posta elektroniko bitartez jakinaraziko zaizkie parte hartzaileei. Zezen plazara nola sartu jakiteko argibideak gonbidapenak jasotzearekin batera emango zaizkie pertsona horiei.

Gonbidapen sistema hau aurten ezarri da lehen aldiz, Joko eta Ikuskizunetarako aforoaren inguruko araudia bete eta ohiturak mantentzearen arteko oreka topatzeko ahaleginean.

Gonbidapen mota hau duten herritarrek txarangekin batera sartu ahal izango dutela plazara, baina behin saltoka buelta eman ondoren, atera egin beharko dute. Gonbidapenik gabe, ezingo da sartu. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA