11 herrialde ezberdinetako 16 taldek parte hartuko dute aurtengo 51. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Urriaren 31ean hasi eta azaroaren 3an amaituko da lehiaketa, betiko lez, igandean ospatuko den amaiera saioarekin

 

Gaur goizean aurkeztu dituzte Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren 51. edizio honen nondik norakoak.

Prentsa agerraldian izan dira Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkatea, Julian Lacunza CITeko lehendakaria, Luismi Espinosa Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Kutxa Kulturreko ordezkariak ere.

Guztira, 11 herrialde ezberdinetako 16 abesbatzek hartuko dute parte aurtengo lehiaketan. Indonesia, Alemania, Suitza, Letonia, Ukrania, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Japonia, Espainia eta Lituaniako taldeak lehiatuko dira, hain zuzen ere.

Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren 51. edizio honetan, zehazki, lehiaketak helarazi eta hedatzen dituen balioetan eta kulturalki herriari egiten dion ekarpenean jarri du azpimarra. “Lehiaketa honek hainbat balio sustatzen ditu: lanaren konstantzia, elkarlana eta talde lana, errespetua, eta batez ere, lehiakortasun zintzoa eta adiskidetasuna “ esan du, “abesbatzak lehiatzera badatoz ere, bidean esperientziak partekatzen dituzte, lagun berriak egin; dagoeneko mundu osoko 1200 talde baino gehiago igaro dira Tolosatik, beraz, kulturalki herriari egiten dion ekarpena izugarria da eta Tolosa nazioartean ezagutzea emateaz haratago, hori ere eskertu behar diogu lehiaketa honi” gaineratu du.

Honakoa da egitaraua:

URRIAK 31, OSTEGUNA

19:30ean, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

AZAROAK 1, OSTIRALA

11:00etan, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan musika profanoaren modalitatean parte hartuko duten ahots taldeen emanaldia.

16:00etan, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

19:30ean Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

AZAROAK 2, LARUNBATA

11:00etan, Santa Klara elizan, Abesbatza Lehiaketan erlijio-musikaren modalitatean parte hartuko duten ahots taldeen abesbatzen emanaldia.

16:00etan, Leidor Antzokian, Abesbatza Lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia.

19:30ean, Topic aretoan, kontzertu lirikoa Juan Laboreria abeslariaren eta German Ormazabal piano jolearen eskutik.

AZAROAK 3, IGANDEA

11:30ean, Leidor Antzokian, Lehiaketaren Amaiera Saioa eta sari-banaketa. Ekitaldiari “Agur Jaunak” abestuz emango zaio amaiera.

Jarraian, Abesbatza-bazkaria Ferialekuan.

19:00etan, San Francisco elizan, kontzertu Korala belgikar Swara Vocal Ensemble-ren eskutik.

Fitxategiak: 
PDF icon Egitaraua

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA