2019ko sanjoanak iragartzeko kartel lehiaketa abian ostiraletik aurrera, apirilak 12

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/04/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Seigarrenez antolatu da lehiaketa. Kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 3a izango da, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu sari gisa.
  • Kartelak fitxategi digital batean Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez aurkeztu behar dira.

Tolosako Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailak 2019ko San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarriko du abian ostiral honetan, apirilak 12. Seigarrenez egingo da lehiketa hau eta nahi duen orok har dezake parte. Maiatzaren 3a bitarte aurkez daitezke proposamenak. Kartelak fitxategi digital batean Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez aurkeztu behar dira. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahairentzat kartelaren identifikatzailea.

Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:

  • Sanjoanak 2019, ekainak 21-24 / TOLOSA izango da kartel guztietan agertuko den testua.

  • Tolosako Udalarenlogotipoa integratua behar du eraman.

  • Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.

  • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa eta gehienez 5MBkoa.

  • Kolorea eta teknika aukerakoa.

  • Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

  • Fitxategiaren izenean leloa jarri behar da.

Epaimahaia Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak izendatuko du. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean epaile taldeak aukeratutako sail bat jendaurrean erakutsiko da, Antonio Maria Labaien kultur etxeko aretoan. Aukeratutako lan hauen artetik aterako da irabazlea, herritarren botoek erabakita. Botoak kultur etxean bertan edo tolosa.eus web orrialdean eman ahalko dira. Honakoa izango da kronograma:

  • 1. fasea: lehiaketara aurkeztea: apirilaren 12tik maiatzaren 5era.

  • 2. fasea: 6 kartelen aukeraketa. Epaimahai batek aurkeztutako lan guztietatik 6 aukeratuko ditu: maiatzaren 6tik maiatzaren 10era.

  • 3. fasea: bozketa publikoa. 6 hautagaien bozketa publikoa herritarren artean: maiatzaren 13tik 26ra.

  • 4 fasea: kartel irabazlearen iragarpena: maiatzak 27.

Oinarriak osotasunean www.tolosa.eus -en (atxikita*).

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 388 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Fitxategiak: 
PDF icon Oinarriak kartela.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA