2023ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abian azaroaren 7tik aurrera

Tolosako Udala
2022/11/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 11 izango da eta parte-hartzea irekia da interesa duen ororentzat.
  • Kartelak fitxategi digital batean aurkeztu behar dira Tolosako Udalak bere webgunean horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez.

 

Datorren astelehenean, azaroak 7, 2023ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa jarriko du martxan Tolosako  Udalak. Lehiaketa irekia da eta nahi duen orok har dezake parte. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da abenduaren 11 arte eta kartelak fitxategi digital batean aurkeztu behar dira Tolosako Udalak bere webgunean horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahairentzat kartelaren identifikatzailea.

Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:

Inauteriak 2023, otsailak 16-21 / TOLOSA izango da kartel guztietan agertuko den testua.
Tolosako Udalaren logotipoa integratua behar du eraman.
Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.
Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa eta gehienez 5MBkoa.
Kolorea eta teknika aukerakoa.
Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
Fitxategiaren izenean leloa jarri behar da.

Epaimahaia Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak izendatuko du. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztien artean epaile taldeak bat aukeratuko du irabazle gisa. Honakoa izango da kronograma:

1. fasea: lehiaketara aurkeztea,  azaroaren 7tik abenduaren 11ra.
2. fasea: Kartel irabazlearen aukeraketa. Epaimahai batek aurkeztutako lan guztietatik 1 aukeratuko du, abenduaren 12tik 16ra.
3  fasea: kartel irabazlearen iragarpena abenduaren 21 eta 23 bitarte.

 

Oinarriak osotasunean udal webgunean ikusgai. Informazio gehiagorako Kultur etxera jo, 943 670 388 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.