38. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia azaroaren 21etik 29ra

Tolosako Udala
2020/11/19 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Guztira, 16 emanaldi eskainiko dira, 7 familientzat eta gainerakoak helduentzat eta 13 konpainiek parte hartuko dute.

  • 4 ikuskizun estreinatuko dira aurtengo jaialdian eta 2 emanaldi kalean eskainiko dira.

 

Egungo egoerara egokituta, baina urteroko hitzorduari eutsik egin gabe, ospatuko da Titirijai jaialdia Tolosan, azarparen 21etik 29ra, haur, gazte zein helduek txotxongiloen magiaz gozatzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Gaur aurkeztu du prentsaurrean 38. ediozio berezi honen egitaraua. Guztira 16 emanaldi eskainiko dira, 7 familientzat eta gainerakoak helduentzat, eta 13 konpainiek parte hartuko dute.

Aurtengo edizioan, gainera, 4 ikuskizun estrenainatuko dira eta bi emanaldi kalean eskainiko dira.

Dagoeneko sarrerak eskuragarri daude Topic-en webgunean. Beharrezkoa izango da doako saioetarako ere sarrerak eskuratzea edukierak kontrolatu ahal izateko.

Ikusi egitarau osoa hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA