8.000 lagun inguru bildu ditu KULTURA PLAZARA jaialdiak ekainetik urrira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Guztira, 47 ikuskizun eskaini dira arte eszeniko ezberdinei lotuta, formatu txiki eta handian, eremu ezberdinetan, zenzen plazan, landa auzoetan, herriko beste plazetan, haur, gazte eta helduen gozamenerako.

  • Tolosako Udalak ahalegin handia egin du jaialdia antolatzeko eta guztira, 143.000 euro bideratu dira proietku honetara.

  • Olatz Peon Ormazabal, alkatea: “Proiektu aitzindaria izan da, elkarlanean garatutakoa, kulturaren aldeko apustuan; herritarrek eskertu dute antolatutako egitarau anitza, bereziki, pandemia garai zail honetan; harrera oso ona izan du jaialdiak eta beraz, oso balorazio positiboa egiten dugu helburuak eta aurreikuspenak bete eta gainditu egin ditugulako”

 

 

 

Tolosako Udalak aurten lehen aldiz eta pandemia garaian gainera jaialdi formatuan antolatu duen KULTURA PLAZARA ekimenaren balorazioa egin du, balorazio oso positiboa.

Olatz Peon Ormazabal alkateak azpimarratu du: “ahalegin handia egin du udalak jaialdia antolatzeko, bai giza baliabideen aldetik, baita baliabide ekonomikoen aldetik ere, guztira, 143.000 euro baino gehiago bideratu direlako jaialdira, kulturaren aldeko apustu argi eta gabian”.

“Proiektu aitzindaria izan da, elkarlanean garatutakoa- jarraitu du- pandemia garai honetan horrelako jaialdirik beste inon ez delako egin, hain anitza ikuskizunei dagokienean, hain luzea, iraupenari dagokionean ere”. “Herritarrei arte eszeniko ezberdinez eta kulturaz modu seguruan gozatzeko aukera eskaintzeko, artista eta taldeen lana babesteko eta ezagutzera emateko, kulturari eta euskal taldeei ikusgarritasuna emateko eta Tolosa berriz ere kultur arloan erreferente bilakatzeko helburuarekin egin genuen jaialdi honen aldeko apustua eta helburuak eta aurreikuspenak bete eta gainditu egin ditugu”.

“Garai zailak izan dira, jairik gabe, inauteririk gabe... eta testuingurui honetan, horrelako jaialdi bat, kultur programazio indartsu batekin, antolatu izana bereziki eskertu dute herritarrek, harrera oso ona izan du jaialdiak, herritarren erantzuna ezin hobea izan da, neurriak zorrotz errespetatu dira ikusle zein talde parte hartzaileen aldetik, horregatik guztiagatik, balorazio oso positiboa egiten dugu eta datorren urtera begira lanean jarraituko dugu” gaineratu du alkateak.

 

47 ikuskizun, 8.000 ikusle inguru

Izarne Iglesias kultura zinegotziak eman ditu jaialdiari lotutako daturik esanguratsuenak: “47 ikuskizun antolatu ditugu guztira, zezen plazan, herriko beste hainbat plazetan eta landa auzoetan, eskaintza oso anitza izan da, ekitaldi txikiak eta handiak izan ditugu, batzuk oso jendetsuak beste batzuk intimoagoak, haurrentzat, gazteentzat, publiko guztientzat: ETS, Puro Relajo, Izaro, Markak, Zetak, Sonakay, Ene Kantak, Belako, Willis Drummond edota Maite Larbururen kontzertu zoragarria Aldaban, batzuk aipatzearren”.

“Hasiera batean egindako aurreikuspenak gainditu ditugu, hainbat ekitalditarako agortu dira sarrerak eta zorionez, eguraldiagatik, ia ez dugu ikuskizunik atzeratu behar izan; zinea izan da, agian, uste baino arrakasta gutxiago izan duen eskaintza bakarra, emanaldietako bat bertan behera utzi behar izan genuen-eta gutxieneko sarrera kopurua ez zelako saldu; baina, oro har, oso arrakastatsua izan da jaialdia 8.000 lagun inguru bildu dituelako Kultura Plazarak denbora honetan”.

 

Parte hartu duten taldeak gustora eta eskertuta

Bidean produkzioak enpresaren laguntza izan du Tolosako Udalak jaialdia antolatu eta aurrera eramateko, eta Julen Caminosek, enpresako arduradunak adierazi du, parte hartu duten taldeak oso gustora aritu direla eta asko eskertu dutela udalak emandako aukera, bereziki talde txikiek eta hasi berriek, beren lana ezagutzera emateko aukera izan dutelako.

Aipagarria da baita ere taldeek formatura egokitzeko egin duten lana eta ahalegina, “ohiko formatua albo batera utzi behar izan da egoera hala eskatuta, kontzertuak egun argitan izan dira, askok akustikoan jo dute eta ikusle guztiak eserita daudela girotu dituzte taldeek plazak, baina guztiak aritu dira oso gustura, eta giroa eta jasotako tratua ezin hobeak izan direla jakinarazi digute” esan du Bideaneko arduradunak.

 

143.424, 96 euroko kostu totala

Izarne Iglesiasek jaialdiaren inguruko hainbat datu ekonomiko eman ditu: “110.000 euro inbertitu dira zezen plazan eta bestelako eremuetan egindako kontzertu eta emanaldietan; 16.000 euro inguru bideratu dira haur ikuskizunetara, eta beste 15.000 zinema saioetara, guztira, beraz, 143.424,96 euroko kostua izan du jaialdiak, ekoizpen kostuak, zaintza lan kostuak, soinu eta argitazpen gastuak, katxetak, egile eskubideak, etab. barne hartuta ”.

 

Katxetak

Ekoizpena

Zaintza lanak

Soinu eta argiztapena

Egile eskubideak

Sarreren salmenta

GUZTIRA

Kontzertuak

84.350€

14.100€

5.198€

23.369,43€

3.250€

36.797€

93.470,43€

Beste plazak

10.467,50€

0

2.322,80€

4.536,5€

600€

 

17.926,80€

Zinema

7500€

700€

575,56€

3.500€

3489,5€

355€

15.410,06€

Haur ikuskizunak

15.100€

2000€

1.151,5€

2.437,55€

200€

4.271€

16.617,67€

KOSTUAK

117.417€

16.800€

9.247,48€

33.843,48€

7.539,5€

41.423€

143.424,96€

 

Amaitzeko, Iglesiasek gehitu du jaialdiari lotuta sortutako iruditeriarekin, sare sozial eta webgunearekin jaialdiari nortasun propioa ematea lortu dela, “oso ondo funtzionatu dute sortutako euskarri eta komunikazio bide guztiek, baita sarrera salmentak ere eta egindako lan horri guztiari esker jaialdiak zabalkunde handia izan du”.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA