Abenduaren 24ko Udal Musika Bandaren kalejira, ordu erdi lehenago

Tolosako Udala
2023/12/22 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 19:30ean abiatuko dira Gorriti Plazatik, eta behin Korreo kalea zeharkatuta, Plaza Zaharrera joko dute, abesbatzekin batera gabon kantuak jotzeko.
  • Urtarrilaren 6an, Errege Eguneko kontzertua eskainiko dute txistulariek eta musika bandak.

 

Eguberrien bueltan, urteroko hitzorduak izango dituzte Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Tolosako Udal Musika Bandak. Bada berritasunik, ordea:

Tolosako Udal Musika Bandari dagokionez, igandean, hilaren 24an hitzordu bikoitza izango da. Gabonetako kontzertua eskainiko du eguerdian –12:00etan Zerkausian–, euskal kantuak eta eguberri girokoak uztartuz. Kontzertuko lehen bi abestiak, gainera, lehen aldiz eskainiko ditu, Enrike Arostegi Eguzkitzaren zuzendaritzapean.

Iluntzean, berriz, kalejira egingo dute; aurten, ordea, ordu erdi aurreratuko da. 19:30ean abiatuko da Gorriti Plazatik. Korreo eta Zerkausi kaleak zeharkatu ondoren, Plaza Zaharrean egingo dute geldiunea, abesbatzekin batera gabonetako kantuak jotzeko. Hortaz, hitzordu hori ere lehenago izango da. Ondoren Plaza Berrira joango dira Kale Nagusitik, eta bertan amaituko da kalejira. Ordutegi eta ibilbide bera izango ditu ere bai urtarrilaren 31ko kalejirak. 

Udal Txistulari Bandak ere hitzordu hainbat izango ditu egunotan. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerako kalejiran parte hartuko du, Tolosako beste hainbat txistulariren laguntzarekin. Gainera, abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 6an, dianak joko ditu, 08:45etik aurrera. 

Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgatan ere parte hartuko dute bi bandek, 18:30etik abiatuta. Hurrengo egunean, Errege Eguneko kontzertua eskainiko dute. 12:30ean izango da, Musika Eskolako areto nagusian. Txistulari Bandak joko du lehendabizi, eta ondoren bandak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA