Amaia Elizaranek “Mar” ikuskizuna taularatuko du ostiralean Leidor zineman

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Dantzari tolosarraren ozeanoaren etengabeko mugimenduaren sentsazioa irudikatzen duen lana aurkeztuko du. Leire Otamendi dantzaria eta Xabier Zeberio musikaria izango ditu alboan.

  • “El gran cabaret de Elvira” antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Amarozko auzo etxean, Zikloia 2019 egitasmoari amaiera emateko.

  • Santa Zezilia egunaren bueltan bi emanaldi eskainiko ditu Tolosako musika bandak. Ostiralean eta igandean izango dira saioak

 

 

Amaia Elizaran dantzari Tolosarrak “Mar” bere azken ikuskizuna taularatuko du ostiralean Leidor zineman. Ozeanoaren etengabeko mugimenduaren sentsazio irudikatu nahi du, “sarri nabari ere egiten ez dena”. Leire Otamendi dantzaria eta Xabier Zeberio musikaria izango ditu alboan Elizaranek ikuskizun honetan. Elizaranek azaldu duenez, “dena aldatzen da beti berdin dirudien itsaso hari begira zauden bitartean. Nekez nabari daitekeen aldaketa da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Pertsona bakoitzaren nortasunak indarra hartzen du pieza garatzen doan heinean. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu”. Sentsazio hori da taula gainetik islatu nahi duena. Areto batean eskaintzeko sortu duen lehen pieza da “Mar”.

Zikloia 2019 jaialdiaren amaiera

Bost emanaldiren ondoren, ostiral honetan amaituko da Zikloia 2019, Intujai Teatrok antolatutako formatu txikiko antzerki jaialdia. Seigarren eta azken emanaldia ostiral honetan izango da: “El gran cabaret de Elvira”.

Marta Renyer-ek idatzitako eta antzeztutako clown ikuskizuna da. Artista izan nahi duen emakume bakarti, surrealista eta bitxiaren paperetik arituko da Renyer Elviraren pertsonajean, Denbora asko itxaroten aritu ondoren, jendaurrera irtetzeko aukera aurkeztuko zaio Elvirari, eta hor hasiko dira “emozioak, delirioak eta jolasak”, publikoarekin elkarbanatuko dituenak, ikuskizuna ikustera joango direnekin maila handiko konplizitatea lortuz.

Tolosako musika bandaren bi emanaldi

Santa Zezilia egunaren bueltan, bi emanaldi eskainiko ditu datozen egunetan Tolosako Musika Bandak. Lehena ostiralean izango da, azaroak 22, akordeoi taldeak eta musika eskolako ikasleen bandak kalejira egingo baitute Tolosako alde zaharreko kaleetan barrena. Akordeoi taldea 19:00etan aterako da, eta banda 19:30ean.

Igandean, berriz, azaroaren 24an, Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko du Tolosako Musika Bandak, Giro Arte dultzaina taldearekin, Udal Txistulari Bandarekin eta Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrarekin batera. Saioa 12:00etan hasiko da, Leidor zineman.

Topic ezagutzeko aukera

Topic museoa eta bertako pertsonaiak era atsegin eta entretenigarri batean ikusteko aukera emango du larunbatean Topic museoak. Gidaria pertsonaia euskaldun historiko batean murgilduko da, iraganeko xehetasunak kontatzeko, eta abesti eta errima zaharrak ere gogorarazi ahalko dira.

Agenda guztia ikusteko sartu agenda.tolosa.eus helbidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA