Ane Elizegi Agirre tolosarraren ‘Emakumeak bordon dantzari’ kartelak iragarriko ditu 2024ko Sanjoanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Jai berdinzaleagoak lortzeko bidean, azken urteotan emakumeek herriko jaietan izan duten parte hartzeari egiten dio erreferentzia Elizegiren lanak.
  • Datorren astean hasiko dira kartelak banatzen herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan.

 

San Joan egunerako hilabete falta den honetan, aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aurkeztu du Tolosako Udalak.

Iaz egin bezala, lehiaketa bitartez aukeratu da kartel irabazlea. 37 lan aurkeztu dira lehiaketara eta horien artean Ane Elizegi Agirreren ‘Emakumeak bordon dantzari’ deiturikoak jaso ditu boto gehien. Aurtengo bozketan, gainera, Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuak izendatutako epaimahaiaren botoei Jai Batzordearena ere gehitu zaie.

Jaietan emakumeen parte hartzeari aitortza

Elizegik osatutako kartelak erreferentzia egiten dio, jai berdinzaleagoak lortzeko bidean, azken urteotan emakumeek Sanjoanetan izan duten parte hartzeari.

Hala, Miren Nazabal Urruzola Udaberri Dantza Taldeko bordondantzaria da karteleko protagonista, eta bere irudiarekin batera, honako mezua irakur daiteke, bordondantzarien arkua irudikatuz: ‘Sei emakume Bordon dantzari aritu ziren estreinekoz 2013ko San Joan egunean. 2022an lehenbizikoz emakume bat izan zen dantzarien kapitain, Miren Nazabal Urruzola. Erreferente eta mugarri zarete, tradizioa eraldatu eta datozenei bidea irekitzeagatik’. Emakumeen parte hartzea indartzeko egin diren urratsen nolabaiteko aitortza egitea bilatu du egileak kartelarekin.

Kartela datorren astetik aurrera banatuko da herriko komertzio eta tabernetan. Kultur etxean ere eskuratzeko aukera izango dute herritarrek. Jaietako egitaraua, berriz, aurrerago aurkeztuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA