Arantxa Aranburu Arakama da Tolosanklisk lehiaketako irabazlea eta bere ‘Kultura Saretzen’ argazkiak jantziko du 2024ko egutegiko azala

Tolosako Udala
2023/10/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aurtengo lehiaketaren gaia ‘Tolosa, kultur herria’ izan da eta Aranburuk bere lanarekin irabazteagatik 600 euroko saria jasoko du.
  • Epaimahaiak urteko hilabete bakoitzerako irudi bana ere saritu eta aukeratu du eta kultur ekitaldi ezberdinen aitortza egingo dute guztiek.

 

Urtero bezala, Tolosako Udalak aurtengoan ere 2024ko egutegia osatzeko Tolosanklisk lehiaketa egin du. Aurtengo gaia, Tolosa, kultur herria izan da, herrian kultur ekitaldiek duten garrantzia aitortzeko helburuarekin. Epaimahaiak aukeratu ditu egutegia jantziko duten irudiak. 

Tolosanklisk lehiaketaren edizio honetara 147 argazki aurkeztu dira eta 80 lagunek hartu dute parte. Sariketan azalerako argazkia, irudi irabazlea aukeratzeaz gain, urteko 12 hilabeteen argazkiak ere aukeratu ditu epaimahaiak. Hala, Arantxa Aranburu Arakama izan da irabazlea eta 600 euroko saria jasoko du. Gainera, bere Kultura Saretzen lanarekin apainduko dute 2024ko egutegiaren azala. 

12 hilabete, 12 kultur ekitaldi

Urteko 12 hilabeteen irudien ataleko irabazleek 200 euroko saria jasoko dute eta ondokoak izan dira: Javier Ortiz Moreno Isidro Larrañaga Zuzendari Maisua lanarekin (urtarrila); Arantxa Aranburu Arakama Txarangen Igoera (otsaila); Javier Zabala Txarangak (martxoa);  Juanan Dorronsoro Ugartemendia Gure Zirkuaren Emanaldia (apirila); Unai Altolagirre Ormazabal Suaren gainean oihu eta irrintzi (maiatza); Xabier Liceaga Txistulariak eta Dantzariak (ekaina); Joseba Imanol Odriozola Tolosanblus (uztaila); Joseba Iturbe Erraldoiak (abuztua); Iñaki Otegi Arrospide Badator Erraldoia  (iraila); Juanma Goñi Sagarzazu El Pajarillo (urria); Javier Zabala Tolosako Abesbatza (azaroa) eta Miren Liceaga Santa Ageda Bezpera (abendua). 

2024ko egutegiko  hilabete bakoitzak kultur ekintzei loturiko irudi bat jasoko du horrela, kulturak herriari eta herritarrei ematen dien bizia islatzeko eta, aldi berean, kulturak egunerokotasunean duen garrantzia jasotzeko. Kultura baita, hain zuzen, Tolosaren  motor nagusietako bat, alaitasuna, giroa eta elkartasuna eskaintzen dizkiona.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA