Argazkigintzan ezagutza dutenei zuzendutako ikastaroa Kultur Etxean Iñigo Royoren eskutik

Tolosako Udala
2019/04/01 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Apirilaren 30ean hasiko da, 40 ordukoa izango da, astearte eta ostegunetan eskainiko da 19:00etatik 21:30etara eta Tolosaldekoentzat 93,96 euroko prezioa du eta eskualdez gaindikoentzako 141,35ekoa.
  • Izen-emateak zabalik Kultur Etxean.

Tolosako Udalak argazkigintzan ibilbide bat egina dutenei zuzendutako ikastaroa jarriko du abian apirilaren 30ean. Iñigo Royo argazkilariak eskainiko du.

Ez da hastapeneko ikastaro bat, argazkiak ateratzen denbora daraman jendea, bere argazki makinaren dispositiboen funtzionamendua gutxi gora-behera ezagutzen dutenak eta beraien sormena martxan jarri eta sustatu nahi dutenentzat dago zuzendua.

Astearte eta ostegunetan eskainiko da, 19:00etatik 21:30etara. Gutxienez 8 ikasleko taldea osatu behar da ikastaroari hasiera emateko, eta gehienez, 15 pertsonakoa izango da. 40 ordukoa izango da eta 16 urte eduki behar dira gutxienez. Tolosaldekoentzat 93,96 euroko prezioa du eta eskualdez gaindikoentzako 141,35ekoa.

Izen emateak zabalik daude eta Kultur Etxean burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:00etara. Taldea osatzeko, izen-emateak jasotzen diren ordena berean onartuko dira.

Edonork informazio gehiago beharko balu, Kultur Etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA