Asteartean hasiko dira irakurketa klubaren euskarazko saioak, “Joana Maiz” komikiarekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/13 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Maiatzera bitartean euskaraz idatzitako lau komiki irakurri eta landuko dituzte saioetan.

  • Asteartetan izango dira saioak, aurten 18:00etan. Lehen saioan “Joana Maiz” komikiaren egileek ere parte hartuko dute: Yurre Ugarte gidoilariak eta Joseba Larretxe marrazkilariak. Hurrengo hilabeteetan Larretxek dinamizatuko ditu solasaldiak.


 

Irakurketa klubak asteartean, otsailak 18, jarriko ditu martxan euskarazko saioak, eta maiatzera bitarte, hilero, komiki bat izango dute hizpide. Saioak asteartetan izango dira, aurten 18:00etan hasita, liburutegian.

Yurre Ugartek eta Joseba Larretxek idatzi eta ilustratu duten “Joana Maiz” komikia izango da irakurriko eta landuko duten lehena. Kasu honetan, gainera, egileek ere lanketa saioan parte hartuko dute asteartean. Datozen hilabetetan landuko dituzten komikiak eta saioak honakoak izango dira:

  • Martxoaren 31n: Asisko Urmenetaren “Aztihitza Xahoren biografikoa”.

  • Apirilaren 28an: Tupust! Kolektiboaren “Tupust!” komikia.

  • Maiatzaren 26an: Harkatiz Canoren eta Adur Larreraren “Antzara eguna”.

Irakurketa kluba 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, bertan partea hartzeko ez da izena eman behar eta doakoa da. Klubean irakurriko diren komikiak liburutegian bertan hartu daitezke maileguan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA