Astelehenean, ekainak 26, ekingo zaie Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegiei

Tolosako Udala
2023/06/23 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 11-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza da eta bi txandatan eramango da aurrera, ekainaren 26tik 30era lehena eta uztailaren 3tik 7ra bigarrena. Parte-hartzaileek miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte, besteak beste, ingurumena zaindu eta txukuntzeko helburuarekin.
  • Behin lanak amaituta, parte-hartzaile guztiak Sendavivara joango dira egun pasa, egindako lanaren eskertza gisa.

 

Ikasturtea jada amaituta, datorren astelehenean emango zaie hasiera Tolosako Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegiei.

Auzolandegia urtero errepikatzen den ekimena da eta 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Aurten ere, bi txandatan eramango da aurrera eta biak daude jada beteta: ekainaren 26tik 30era izango da lehen txanda eta uztailaren 3tik 7ra bigarrena. Goizez izango da, 9:30etik 13:30era eta parte-hartzaileek, besteak beste, miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztu edota harresia txukunduko dituzte, baita telegrafo zaharren inguruko belarrak txukundu eta moztu ere. Horretarako aditu baten laguntza izango dute gazteek, hain zuzen, sasiak garbitzeko makina edo bestelako materialak nora erabili erakusteko.

Auzolandegien helburua da ingurumenaren zaintza sustatzea gazteen artean, kontzientziazio eta sentsibilizazio ariketa gisa. Behin bi txandak amaituta, parte-hartzaile guztiak Sendavivara joango dira egun pasa, egindako lanaren eskertza gisa.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA