Astelehenean, hilaren 16an, zabalduko da Kultur Etxeko gazte ikastaroetan izena emateko epea

Tolosako Udala
2024/09/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Erleen mundua ezagutzen, joskintza eta Dancehall ikastaroek osatzen dute urritik abendura bitarteko eskaintza. 
  • Izen-ematea aurrez-aurre egin beharko da, Kultur Etxean bertan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 

 

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, datorren astelehenean zabalduko da Kultur Etxeko gazte ikastaroetarako matrikulazio epea eta urtero bezala, eskaintza berritu egin da udalerriko gazteei jarduera anitzak eskaintzeko. Ikastaro hauek urritik abendura bitartean eskainiko dira, euskara hutsean, eta 16tik 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. 

Hiruhileko honetako eskaintza hiru ikastaroz osatuta dago: Erleen mundua ezagutzen, Joskintza, eta Dancehall. 

  • Erleen mundua ezagutzen: urriaren 16an hasi eta abenduaren 4an amaituko da. Kasu honetan, 2 orduko 8 saio izango dira eta asteazkenetan eskainiko dira, 17:00-19:00 bitartean. Izen-emateak 20€ko kostua du. 

  • Joskintza: patroigintza eta moda diseinua izango ditu oinarri ikastaro honek. Urriaren 10an hasi eta abenduaren 12an amaituko da. 2 ordu eta erdiko 8 saio izango dira, ostegunetan, 18:30etik 21:00etara. Izen-ematea 25€ dira eta ikasleek josteko makina eraman beharko dute. 

  • Dancehall: ikastaro hau urriaren 11tik abenduaren 13ra bitarte eskainiko da. Guztira 2 orduko 8 saio izango dira, guztiak ostiraletan, 17:30-19:30 bitartean eta 20€-ko kostua du. Ikasleek arropa zein oinetako erosoak eraman beharko dituzte.  

Matrikulazioari dagokionez, izen ematea aurrez-aurre egin behar da Kultur Etxean, irailaren 16tik aurrera, 16:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA