Autobus zerbitzu bereziak, Kultura Plazarako landa-guneetako ikuskizunetara joateko

Tolosako Udala
2023/06/29 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Uztailaren 8an Bedaion egingo den Mirua taldearen kontzerturako autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak.

 

 

Beste urte batez, Tolosako Udalak, kultur eragile gehiagoren laguntzarekin, Kultura Plazara egitasmoa antolatu du udan zehar, hainbat kontzertuz osaturiko egitarauarekin.

 

Egitarauaren berri aurrerago emango den arren, udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du egitasmo honen barruan landa guneetan egingo diren kontzertu eta ikuskizunetara joateko.

Horren harira, uztailaren 8an, larunbata, Mirua taldearen kontzertua egingo da Bedaion eta bertara joan eta itzultzeko autobus zerbitzua eskainiko da herrigunetik.

Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta, horrenbestez, autobusa arratsaldeko 18:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren pareko geralekutik eta itzulera ekitaldia amaitu ostean egingo da.

Interesdunek aurrez eserlekua erreserbatu beharko dute, uztailaren 6a baino lehen, kultura@tolosa.eus helbidera idatziz eta izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztuz. Zerbitzua doakoa izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA