Azaroko eta abenduko zine bonu berriak larunbatean jarriko dira salgai

Tolosako Udala
2019/11/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ohi bezala Leidorren eskuratu ahal izango dira,larunbatean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

  • Zine ziklo berria larunbatean bertan hasiko da, Bang Bang Tolosa egitasmoarekin. Azaroan eta abenduan zehar 12 film ikusi ahalko dira.

  • Abenduaren 6an eta 7an Zeinu Hizkuntzako X. Zinemaldia egingo da Leidorren.

 

Larunbat honetan, azaroak 16, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Zine ziklo hau larunbatean bertan hasiko da, Bang Bang Tolosa egitasmoarekin, eta abenduaren 12an amaituko da.

Denbora tarte horretan guztira 12 film ikusi ahalko dira, horietatik 2 haurrentzat (Abominable eta La familia Addams).

Kontuan hartu behar da Titirijaiko programazioa dela-eta, hainbat emanaldiren ordutegia aldatu egingo dela. Horrez gain, abenduaren 6an eta 7an Zeinu Hizkuntzako X. Zinemaldia egingo da Tolosan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA