Bakarrizketa umoretsua, moda jasangarriaren inguruko erakusketa eta antzerkia Tolosan aste honetako egitarauaren baitan

Tolosako Udala
2020/11/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Hainbat kultur ekimen eskainiko dira aste honetan Tolosan: bakarrizketa umoretsua, zine foruma, moda jasangarriaren inguruko Karelia erakusketa, Utzi Zure Mezua Seinalearen Ondoren antzezlana, besteak beste.

  • Sarrerak eskuragarri Kutxako webgunean edo Leidorreko lehiatilan.

 

Astero lez, hainbat kultur ekimen antolatu ditu Tolosako Udalak aste honetarako.

Azaroaren 19an Txor Txor bakarrizketa umoretsua antolatu du Udalak Euskaraldiaren baitan. Tolosako Kultur Etxean izango da 19:00etan eta eta aurrez gonbidapenak jaso behar dira bertan 16:30etatik 20:00etara.

Egun berean, zine forumean Corpus Christi filma eskainiko da jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. 20 urteko Danielen istorioa kontatzen du, eta Gazteen Atxiloketa Zentroan bizi den bitartean eraldaketa espirituala jasaten du. Apaiz izan nahi du, baina hau ezinezkoa da bere aurrekari penalengatik. Sarrerak online eta Leidorreko lehiatilan eskura daitezke.

Ostiralean, azaroaren 20an, irekiko da Karelia, Tytti Thusberg-en moda jasangarriaren inguruko erakusketa. Aranburu Jauregian egongo da 2021eko urtarrilaren 9ra bitarte eta 17:30etatik 20:30etara bisitatu ahalko da astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan. Tolosako Udalak hondakinak prebenitzeko astearen barruan kokatu du erakusketa hau. Aurtengo gaia “Hondakin ikusezinak!” da eta helburu du hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea.

Ostiralean ere Utzi Zure Mezua Seinalearen Ondoren antzezlana eskainiko da Leidorren, arratsaldeko 19:00etan. Lau emakumeek bizi dituzten arazoak erantzungailu automatiko bati aitortzen dizkiote. Maitasunari, bakardareari eta mugikorren garaietako komunikazioari eskainitako begirada da obra. Sarrerak Leidorreko lehiatilan eta kutxako webgunean daude eskuragarri.

Larunbatean, azaroak 21, hasiko da Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 38. edizioa, azaroaren 29ra bitarte. Hainbat konpainiak haur eta helduentzako ikuskizunak eskainiko dituzte Tolosan, eta aurten zirkuitu ibiltaria ere egingo dira.

Aste honetako zine saioei dagokienez, El Drogas pelikula eskainiko da larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan. Haurren zinemari dagokionez, %100 Wolf: Pequeño Gran Lobo filma egongo da ikusgai igandean 16:00etan. Sarrerak online ta Leidorreko lehiatilan erosi daitezke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA