Bedaioko festak, ostiraletik igandera

Tolosako Udala
2024/09/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ostiralean 19:00etan abiatuko da jaia; igandera bitarte kultura, kirola, tradizioa eta gastronomia uztartuko dituzte.

 

Irailaren 6tik 8ra ospatuko dituzte jaiak Bedaion. Hiru egunez, kulturarekin, kirolarekin, tradizioekin eta gastronomiarekin zerikusia duten ekitaldiak izango dira. Hauxe da egitaraua:

Irailak 6, ostirala

  • 19:00. Jaiei hasiera suziriekin

  • Jarraian. Amezketako dantzarien emanaldia

  • 20:00. Patata tortila lehiaketa eta pintxo potea

  • 21:00. Zagi-ardoa (edaria era kafea elkarteak jarriko ditu)

  • Ondoren. Elustondo Anai-Arrebekin erromeria

  • Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean


Irailak 7, larunbata

  • 11:30. Bedaioko Pilota Txapelketako semifinalak

  • 17:00. Ume jolasak frontoian eta txokolatea umeentzat

  • 18:00. ‘Grimm Anaien Parkea’ familia ikuskizuna

  • 21:00. Herri afaria

  • Ondoren. Erromeria Izer-Alabier eta Ansorregi-Larrañagarekin

  • Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean


Irailak 8, igandea

  • 11:00. Meza Nagusia Andra Mari Jaiokundearen elizan

  • 12:00. Bedaioko Pilota Txapelketaren finala

  • 18:00. Bedaioko “Larrañeta” harri baldarraren altxaera txapelketa. Parte hartzaileak: Aimar Galarraga, Hodei Iruretagoiena, Imanol Royo, Iraitz Arruti, Jagoba Otaegi, Mikel Lopetegi “Urra”, Paulo Azpiazu eta Xabier Aranburu “Guzta”. Harri-jasotze erakustaldian, berriz, Maddi Gesalaga eta Olaia Esnaola.

  • Jarraian. Bedaioko Ingurutxoa.

  • 21:00. Pintxo dastaketa Artubi kultur elkartean (mondejuak eta ardi gisatua izango dira protagonistak.

  • Ondoren. Bedaioko jaiei amaiera suziriekin

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA