Berazubi jai giroan murgilduko da urriaren 11tik 15era

Tolosako Udala
2023/10/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Asteazkenean hasita igandea bitarte, ekintza egitarau anitz bezain zabala antolatu dute, auzoko jaiez gozatzeko. 

 

Berazubi auzoan dagoeneko zintzilik daude jaien hasiera iragartzen duten banderatxoak. Hori horrela, datorren urriaren 11tik 15era bitartean, auzoko jaiak ospatuko dira eta horretarako ekintza egitarau anitz bezain zabala antolatu dute, haur, gazte zein helduentzako ekintzekin, familian zein lagunartean, jaiez, giro onean gozatzeko. 

Hona hemen jai egitaraua: 

Asteazkena, 11: 

17:30 Txupinazoa Olatz Lopez arraunlari berazubitarraren eskutik (Espainiako eta Euskadiko txapelduna Donostiarrarekin). 

17:30 Buruhaundiak auzoko kaleetan. 

20:00 Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua. 

21:30 Auzo afaria (norberak ekarria). 

00:00 La Fragua 80, 90 eta 00 hamarkadetako abestiei omenaldia

Osteguna, 12: 

9:15 Diana auzoko kaleetan zehar Tolosako Txistulari Bandaren eskutik. 

11:00 Adin guztietarako xake txapelketa. 

12:00 Gizonezkoen toka. 

14:30 Larreak zerbitzatutako bazkaria plazan (izen-emateak lokalean). 

16:00 Dj Small.

16:00 Mus txapelketa azkarra Berazubi kalean.

19:00 Pintxo potea txosnan. 

19:00 Tortila patata txapelketa (plazan egingo dira). 

19:00 Trikifarra. 

Ostirala, 13

11:00 Haurrentzako marrazketa lehiaketa. 

11:00 Piragua txapelketa (izen-emateak lokalean). 

12:00 Haurrentzako sukaldaritza ikastaroa (izen-emateak lokalean). 

14:00 Sukaldaritza ikastaroko partaideen bazkaria. 

16:00 Haurrentzako jolasak. 

17:00 Pottokien ibilaldiak auzoko kaleetan. 

18:00 Haurrentzako txokolatada plazan. 

19:00 Haurrentzako diskoteka Party Manen eskutik. 

20:00 Sarau Alcuidenc dantza taldearen emanaldia (Alcudia, Mallorca). 

21:00 Auzo afaria (norberak ekarria). 

00:00 Dantzaldia Muxutruk taldearen eskutik. 

Larunbata, 14: 

10:00 3x3 futbol txapelketa (2010-2011 eta 2012-2013an jaiotakoak, izen-emateak lokalean). 

11:00 V. Europako Txapel jaurtiketa txapelketa.

17:00 Holi festa plazan. 

18:30 Buruhaundiak auzoko kaleetan. 

19:30 Titanes Show orkestraren lehen emanaldia. 

21:00 Danborradako partaideen afaria (Pikoteoa lokal aurrean). 

22:30 Danborrada auzoko kaleetan zehar Lasko txarangarekin. 

23:45 Su artifizialak Berazubiko zubitik. 

00:00 Titanes Show orkestraren emanaldia. 

Igandea, 15: 

11:30 Emakumezkoen toka. 

13:00 Vermucomedia Richard Erosen eskutik. 

14:30 Paella erraldoia (izen-emateak lokalean). 

17:00 Dj Meyd. 

19:00 Dantza areto emanaldia Dantzaki dantza eskolaren eskutik. 

Ondoren, arratoiaren erretzea. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA