Bi saio ireki Kultur Etxean kokatuko den udal liburutegi berriaren inguruan ekarpenak egiteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Maiatzaren 12an eta ekainaren 6an izango dira saio irekiak, 18:00etatik 19:30era Kultur Etxean.
  • Aurre lanketa fasean Udala hainbat kolektiborekin elkartu da haien beharrak ezagutzeko eta proiektuan txertatzeko, eta orain tolosarren ekarpenak jasoko dira.

                     

Tolosarrei eskainitako zerbitzuak hobetzen jarraitzeko helburuarekin, joan den legealdian, eraikin-sozio-kulturalen inguruko azterketa sakona egin zen. Azterketa horren ondotik, eta bertan atzemandako beharrak eta lehentasunak kontuan izanda, Kultur Etxea eraberritzeko proiektuaren idazketa abiarazi zuen iaz Udalak, etorkizunean udal liburutegi berria bertan kokatzeko. Horrek, noski, zerbitzuen eta udal-eraikin eta espazioen berregituraketa ekarriko du.

Liburutegi berria herritarrekin elkarlanean diseinatzen

Proiektu honen garapenean eta diseinuan tolosarren iritzia kontuan izatea garrantzitsua da Udalarentzat, azken finean tolosarrek erabiliko dutelako azpiegitura berria. Gainera, erabilera handiko erreferentziazko espazioa da Kultur Etxea, horregatik, ezinbestekoa da tolosarren parte hartzea liburutegi berriaren eredua zehazteko.

Dagoeneko Udala elkartu da hainbat kolektiborekin proiektua lantzeko. Batetik, aniztasun funtzionala duten pertsonen ikuspegiak eta beharrak entzun ditu proiektuan txertatzeko. Bestetik, hiru ikastetxeetako ordezkariekin, irakasleekin eta gurasoekin, eta gazteria saileko teknikariarekin ere bildu da, baita adineko pertsonen elkarteetako kideekin ere.

Aurre lanketa fase hori amaituta, bi saio ireki egingo dira maiatzaren 12an eta ekainaren 6an Kultur Etxean, espazioaren diseinurako herritarren beharrak, iritziak, ekarpenak eta proposamenak entzun eta jasotzeko. 18:00etatik 19:30era izango dira saioak eta prozesu parte hartzailea dinamizatzeko udalak Hiritik at enpresaren laguntza izango du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA