Blues-ak hartuko du sanjoanen erreleboa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/21 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko da Tolosa&Blues jaialdiaren 14. edizioa.
  • Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko talde edota bakarlarik eskainitako 8 kontzertuk osatzen dute egitaraua.
  • Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia: “nazioartekotasuna eta tokikotasuna uztartzen saiatzen gara artistei dagokienean, eta jaialdia gure herriko espazio txiki eta handien artean banatzen era orekatuan”.

Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko da Tolosa&Blues jaialdiaren 14. edizioa. Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko talde edota bakarlarik eskainitako 8 kontzertuk osatzen dute egitaraua. Xehetasunak Nuria Carbonellek, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak, eta Iñigo Martin, jaialdiko antolakuntzako kideak eskaini dituzte.

Zinegotziak adierazi duenez, blues estiloan mugitzen diren “sona eta kalitate handiko” bakarlari eta taldeen doinuaz gozatzeko aukera izango da Tolosan: “gure Kultur eskaintzaren ikur bilakatu den jaialdi hau, egonkortzen doa urtez urte. Saiatzen gara programazioa gorena izaten, eta horretarako, inplikazioa eta lanaz gain, baliabide gehiago jarri dira aurten jaialdiaren osaketarako”.

Houston edota Liverpool. Baita gure kosta ere: Zumaia. “Nazioartekotasuna eta tokikotasuna uztartzen saiatzen gara” nabarmendu du Carbonellek. “Euskal Herriko produkzio lokalari merezi duen tokia emanaz, Zumaiako Serious Business taldeak zabalduko du esaterako jaialdia, eta estilo honetako talde eta bakarlari esanguratsuenei muzin egin gabe. Madril edo Andaluziako taldeetatik hasi, eta Estatu Batuetakoak edo Ingalaterrakoak ere izango ditugu gure artean. Eta guztiak, genero berdinaren baitan, estilo ezberdinekoak”.

Tolosako txoko ezberdinetan entzungo dira blues doinuak: “oso interesgarria da espazio txiki eta handien artean lortu den oreka” dio zinegotziak. Euskal Herria plaza edo Plaza Berritik hasi eta Maria Luisa Agirre Doktorearen plaza edota Ilargi, Saikin, Karela edo Solana tabernak bezalako gune txikiagoak hartuko ditu jaialdiak.

Udalak bere esker ona adierazi die proiektuan sartu diren eragile, laguntzaile, babesle eta kontzertuak hartuko dituzten tabernei, blues jaialdiaren alde egiten duten esfortzuagatik.

Egitaraua

Dossierra atxikita*

Ekainaren 28an,osteguna

MARIA LUISA AGIRRE DOKTOREAREN PLAZA

20:00

Serious Business

Ekainaren 29an, ostirala

ILARGI TABERNAN

19:30

Tófol Martínez

Ekainaren 29an, ostirala

EUSKAL HERRIA PLAZAN

22:30

Annika Chambers

Ekainaren 30ean, larunbata

KARELAN

13:00

Tófol Martinez

Ekainaren 30ean, larunbata,

Saikin tabernan

19:00etan

Edu Big Hands

Ekainaren 30ean, larunbatan

Plaza Berrian

22:30ean

Q & The Moonstones

Laurence Jones

Uztailaren 1ean, igandea

Solana tabernan

13:00ean

Edu Big hands

Uztailaren 1an, igandea

Txurrerian

20:00etan

Q & The Moonstones

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA