Boinas Elosegiren erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak

Tolosako Udala
2018/04/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Pasa den apirilaren 13an aurkeztu zen Boinas Elosegiren historiari buruz Joseba Urretabizkaia eta Paco Lizarraldek, Tolosako udalaren babesarekin, sortu duten liburua eta Aranburu Jauregian ezarri den erakusketa. Euskarriak zein erakusketan barneratzen duten istoria ezagutara emateko, bisita gidatuakl antolatu ditu udalak, guztira 4: apirilaren 27an eta maiatzaren 3, 17 eta 31an. 19:00etan hasita, Aranburu Jauregian bertan, Paco Lizarralde, liburuaren idazlea, izango da gidaria.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA