Bueltan da Biblioporrak txokoa udal liburutegian, uda garaian ere tolosarren irakurzaletasuna sustatzen jarraitzeko

Tolosako Udala
2023/07/10 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Biblioporrak txokoa 0-16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta liburuz osatuta dago eta haur liburutegiako 3. solairuan egongo da iraileko azken egunera arte.

 

Uda sasoian bete betean murgilduta gauden honetan, dagoeneko martxan dago, urtero bezala, 'Biblioporrak: zeuk aukeratu!' ekimena.

2001etik urtero errepikatzen den ekintza da hau eta Tolosako haur zein gazteek irakurketaz gozatzea eta haien artean irakuzaletasuna sustatzea du helburu.

Horretako, Biblioporrak izeneko gidak prestatu ditu udal liburutegiak, 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Gidan, HH, LH1 (6-7 urte), LH2 (8-9 urte), LH3 (10-11 urte) eta DBH-ko adin ziklo bakoitzerako liburu gomendagarriak jasotzen dira.

Gida horietan mota askotariko liburuak aurki daitezke: irakurterrazak, zailagoak direnak, modan dauden liburuak... Guztiak udal liburutegiko Biblioporrak izeneko gunean daude eskuragarri, Errota eraikineko 3. Solairuan dagoen gelan, irailak 30 arte. Liburuak adinaren eta hizkuntzaren arabera sailkatuta daude eta helburua da irakurle mota guztiek gustuko liburuak topatzea.

Haur liburutegiaren udako ordutegia ondorengoa izango da10:00etatik 13:30ak arte, irailaren 1a bitartean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA