Don Inorrez taldeak emanaldi akustikoa egingo du ostegunean Aranburu Jauregian

Tolosako Udala
2019/10/29 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Talde tolosarrak José Ignacio Agorretaren lan bat aukeratu du bere azken diskoaren portada izateko, eta margolariaren erakusketa aitzakia hartuta eskainiko du emanaldia.

  • Tolosako Topaguneak antolatuta haurrentzako Beldurraren Etxea egongo da kultur etxean. Ostegunetik igandera

 

Bere lan berriko portada osatzeko José Ignacio Agorretaren lan bat aukeratu du Don Inorrez taldeak. Aitzakia horrekin, eta artista iruindarrak Aranburu Jauregian duen erakusketa aprobetxatuz, talde tolosarrak saio akustiko labur bat eskainiko du aretoan bertan. Emanaldia ostegunean izango da, 19:00etatik aurrera. Saioaren aurretik, azalpen batzuk eskainiko dituzte José Ignacio Agorreta margolariak eta taldeko kideek.

Santu Guztien Egunaren bueltan eta Halloween ospakizuna aprobetxatuz, Tolosako Topaguneak Beldurraren Etxea gazteentzako egitasmoa antolatu du ostegunetik igandera bitartean kultur etxean. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko aurrez eman behar da izena.

Tolosako Nazioarteko Abesbatzen 51. lehiaketa ere ospatuko da ostegunetik igandera bitartean. Indonesia, Alemania, Suitza, Letonia, Ukrania, Polonia, Erresuma Batua, Belgika, Japonia, Espainia eta Lituaniako 16 abesbatzak parte hartuko dute aurtengo lehiaketan. Leidorren, Santa Klara elizan, Topic-en eta San Frantzisko elizan egingo dira emanaldiak.

Kontsultatu agenda guztia helbide honetan: https://agenda.tolosa.eus/eu