Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako matrikulazio epea zabalik dago ikasle berrientzat

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/09/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekaineko izen emateari jarraiki, orain ere izango dute matrikulatzeko aukera ikasle berriek, plazak bete arte.
  • Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan 10:00etatik 13:30etara.
  • Edozein zalantza argitzeko, bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
  • Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus-en daude.

 

Iraila hastearekin batera zabalik dago berriro Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako matrikulazio epea ikasle berrientzat, plazak bete arte. Ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Musika Eskolaren administrazioan eskatu ahala.

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek diru sarrerei dagozkion prezio murrizketak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Horretarako eskaera orria bete behar dute guztiek, bai jada ikasle direnek zein ikasle berriak direnek ere. Bestalde, prezio murrizketa gehiago ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Informazio guztia hemen.

 

Maila eta kurtsoen eskaintza

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

 

Matrikulazioa non eta nola egin

Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan 10:00etatik 13:30etara. Edozein zalantza argitzeko, bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak ondorengo estekan daude eskuragarri.

Eskaera egiterako garaian titularraren ordezko batek egingo balu edota kontu korrontean aldaketarik egongo balitz, UDATEra jo behar da kasu bakoitzari dagokion inprimakia eskuratu eta betetzeko, edo izapidea telematikoki egin beharko da.  

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA