Ekainaren 6an izango da Kultur Etxean kokatuko den udal liburutegi berriaren inguruko bigarren saio irekia

Tolosako Udala
2022/06/02 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Maiatzaren 12an izan zen lehena, eta ekainaren 6an izango da hurrengoa, 18:00etatik 19:30era Kultur Etxean.
  • Aurre lanketa fasean Udala hainbat kolektiborekin elkartu da haien beharrak ezagutzeko eta proiektuan txertatzeko, eta orain tolosarren ekarpenak jasotzen ari da saio irekietan.

                   

Tolosarrei eskainitako zerbitzuak hobetzen jarraitzeko helburuarekin, joan den legealdian, eraikin-sozio-kulturalen inguruko azterketa sakona egin zen. Azterketa horren ondotik, eta bertan atzemandako beharrak eta lehentasunak kontuan izanda, Kultur Etxea eraberritzeko proiektuaren idazketa abiarazi zuen iaz Udalak, etorkizunean udal liburutegi berria bertan kokatzeko. Horrek, noski, zerbitzuen eta udal-eraikin eta espazioen berregituraketa ekarriko du.

Proiektu honen garapenean eta diseinuan tolosarren iritzia eta ekarpenak jasotzeko, bi saio ireki antolatu ditu Udalak. Lehena Maiatzaren 12an izan zen, eta, bigarrena, ekainaren 6an izango da 18:00etatik 19:30era Kultur Etxean. Prozesu parte hartzailea dinamizatzeko udalak Hiritik at enpresaren laguntza izango du.

Prozesu partehartzailea

Herritarren ekarpenak jasotzeko saioak egin aurretik, dagoeneko Udala elkartu da beste hainbat kolektiborekin proiektua lantzeko. Batetik, aniztasun funtzionala duten pertsonen ikuspegiak eta beharrak entzun ditu proiektuan txertatzeko. Bestetik, hiru ikastetxeetako ordezkariekin, irakasleekin eta gurasoekin, eta gazteria saileko teknikariarekin ere bildu da, baita adineko pertsonen elkarteetako kideekin ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA