Ekintzak online, Leidorren eta erakusketa Aranburu Jauregian indarrean dauden babes neurriak zorrotz jarraituta

Tolosako Udala
2021/02/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Inauterien inguruko erakusketa jarriko da Aranburu Jauregian eta urte hau baliatuko du Udalak Tolosako Inauteriei buruzko dokumental historikoa egiteko herritarrek etxean dituzten materialak bilduta, besteak beste.

  • Herriko eragileek Leidorren eta online eskainiko diren kontzertu eta ikuskizunak prestatu dituzte: Kabi Alaik dokumentala egin du, Arpegik bere ikuskizunen laburpena, Udal Musika Bandak kontzertuak grabatu ditu,, Galtzaundik “Galtzaundi 30 urte: Et Incarnatus eta lagunak” emanaldia eskainiko du Leidorren eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak inauterietako abestien bertsioak egin eta bideo batean jaso ditu Udaberri dantza taldearen eta Hodeiertz abesbatzaren parte hartzearekin.

 

 

Aurten ez da Inauteririk ospatuko Tolosan egungo osasun larrialdi egoera dela-eta ezinbestekoa delako neurriak errespetatzea, erantzunkidetasunez, zuhurtziaz eta elkartasunez jokatzen jarraitzea egoerari aurre egin eta guztion osasuna zaintzeko.

Elkar zaindu eta neurriak errespetatu, 2022an elkarrekin inauteriak ospatu ahal izateko

Udal ordezkari guztiek eta baita eragileek azpimarratu dute bizitzen ari garen egoera honi aurre egiteko bide bakarra dela babes neurriak errespetatu eta modu arduratsuan jokatzea; horregatik keinu txikiren bat egitekotan, ezarrita dauden neurriak errespetatuz egin behar da guztion osasuna bermatzeko.

Beraz, aurten, elkar zaindu eta babestu behar dugu, datorren urtean, 2022an elkarrekin ospatu ahal izan ditzagun Tolosako Inauteriak.

Inauteriei buruzko erakusketa eta dokumental historikoa 2022 urterako

Udalak erakusketa xumea antolatu du Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira.

Erakusketak ostegunean zabalduko ditu ateak, arratsaldeko 17:30ean eta martxoaren 6ra arte bisitatu ahal izango da, 17:30-20:30 ordutegian. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.

Era berean, udalak urte hau baliatu nahi du Tolosako Inauterien inguruko dokumental historikoa egiteko, herritarrek etxean izan ditzaketen materialak bilduz eta digitalizatuz, artxiborako geratuko den ikus-entzunezkoa sortu eta tolosar guztien eskura jartzeko helburuarekin.

Dokumentala 2022 urterako garatuko litzateke eta materialaren bilketa aurrerago egingo da. Hortaz, datozen asteetan emango du udalak material bilketaren eta dokumentalaren zehaztasunen berri.

Inauterietako urteroko kartela establezimendu ezberdinetan banatuko ez bada ere, tolosarrek Kultur Etxean eta Musika Eskolan jaso ahal izango dute, ostegunetik aurrera, arratsaldez.

Datozen egunetan hainbat tolosarrek jai izango dutenez, kultur eskaintza ere indartu egin da, zinema saio gehiago jarrita, eta kiroldegia zabalik egongo da eta Topagunea ere bai.

Udalaz gain, noski, hainbat eragilek herritarrei eskaintzeko emanaldiak prestatu dituzte online edota Leidorren, indarrean dauden segurtasun neurri guztiak jarraituta.

Kabi Alai elkarteko kideek esaterako, dokumental bat prestatu dute, ostegunean emitituko dena, streaming bidez, udal webgunean eta 28 kanalean. Udal musika bandak kontzertuak grabatu ditu inauteri egunetan online herritarrei eskaintzeko. Arpegik, azken urteotako emanaldiak laburtzen dituen ikusentzunezkoa egin du Leidorren emango dena, eta ondoren udaleko youtube kanalean ikusi ahal izango dena.

Galtzaundik, Galtzaundi 30 urte: Et Incarnatus eta lagunak kontzertua eskainiko du igandean Leidorren eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak inauterietako abestien bertsioak egin eta bideo batean jaso ditu, Udaberri dantza taldearen eta Hodeiertz abesbatzaren parte hartzearekin.

Online eskainiko diren emanaldi guztiak Tolosako Udaleko Kulturako youtubeko kanalean (https://www.youtube.com/channel/UCye_YeVZZBq2JU0R_aJIrng) eta udal webgunean (www.tolosa.eus) ikusi ahal izango dira. Programazioan jasotako ordutegian estreinatuko dira eta ondoren herritarren eskura egongo dira youtuben.

Programazio osoa:

 

ONLINE

LEIDORREN

OSTEGUNA, otsailak 11

11:50etan Kabi Alai dokumentala.

19:00etan Zine Foruma: “Para Sama”.

OSTIRALA, otsailak 12

12:00etan Udal Musika Bandaren kontzertua. Kaldereroak eta danborrada.

20:00etan Inauterietako abestiak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren eskutik, Hodeiertz eta Udaberri taldeen parte hartzearekin.

19:00etan Arpegi 2009-2020.

LARUNBATA, otsailak 13

12:00etan Inauterikeriak dokumentala.

 

12:00etan Arpegi 2009-2020.

IGANDEA, otsailak 14

12:00etan Arpegi 2009-2020.

19:00etan Udal Musika Bandaren kontzertua. Txarangak.

12:00etan Galtzaundi 30 urte: Et Incarnatus eta lagunak kontzertua

16:00etan haur zinea: “Mi amigo pony”.

19:00etan zinea: “El inconveniente”.

ASTELEHENA, otsailak 15

12:00etan Udal Musika Bandaren kontzertua. Iazko pregoia.

16:00etan haur zinea: “El rey elefante”

19:00etan zinea: “Vaciones contigo...y tu mujer”

ASTEARTEA, otsailak 16

 

16:00etan haur zinea: “El rey elefante”

19:00etan zinea: “Vaciones contigo...y tu mujer”

AZTEAZKENA, Otsailak 17

 

19:00etan Euskal Barrokensenble, neguko programazioaren baitako ikuskizuna.

OSTEGUNA, otsailak 18

 

19:00etan zine foruma: “Sin Señas particulares”

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA